Nutrizio konsulta

Elikaduraren inguruko informazio asko dagoen aroan bizi gara. Gure gorputza gaitzestera eramaten gaituen informazioa datorkigu uneoro, elikadurarekiko harreman desegokiak sortuz.

Elikadura gorputz itxuratik haratago doa, emozioekin, bizi-ohiturekin, harremanekin, sentsazioekin bat doa. HAS ZAITEZ ELIKADURA KONTZIENTE BAT SORTZEN ETA AHAZTU BEHINGOZ, “ASTELEHEAN DIETAN HASTEN NAIZ” ESALDIAZ.

Dieta kontzeptuak min asko egin digu, ikas dezagun iraungitze datarik ez duen elikadura osasuntsua jarraitzen, ikas dezagun elikadurarekiko harreman osasuntsuak sortzen, ikas dezagun elikadura osasuntsuaz gozatzen, BETIRAKO.

Nagore Elola Gaztañaga naiz, Dietista-Nutrizionista, Euskal Herriko Unibertsitatean graduatua. Elikadura osasuntsua barnebiltzen duen munduarekiko grinak, Kirol Nutrizioaren aholkularitza pertsonalizatuaren inguruko masterra ikastera eraman ninduen. Azken aldian gainera, haurren elikadura osagarrian eta haurdunaldiko elikaduran ere formatzen ibili naiz eta gai horien inguruko tailerrak eskaintzen Magale Etxean.

Elikadura osasuntsuaz gozatzen ikasi nahi duzu, baina ez dakizu nondik hasi?

Elikadura kontzienteago bat hasi nahi duzu zeure buruarekiko kulpa sentimendurik eta antsietaterik gabe?

Patologiaren bat duzu eta horien sintomak kontrolatzeko elikadura egokia zein den ikasi nahi duzu?

Haurdunaldian jarraitu beharreko elikadura pertsonalizatua nahi duzu?

Zeure haurrek osasuntsu jan dezaten nahi duzu, baina ez duzu lortzen?

Identifikatua sentitu bazara, etor zaitez Magale Etxera kontsulta pertsonalizatua jasotzeko hitzordua eskatzera eta ikas ezazu zeuri gehien egokitzen zaizun elikadura jarraitzen.