Maria (Emagina)

Maria Martinez Garabieta (Derio, Bizkaia, Euskal Herria)

Deriokoa naiz, bizkaitarra eta naturarekin harremanetan egon naiz bizitza osoan zehar gure familiako bizi estiloa dela eta. Agian, horregatik jakin izan dut emagina izan nahi nuela eta erditzeekiko ikuspuntu zehatz bat izan dut bihotzean betidanik.

2016.urtean, erizaintzako ikasketak burutu ondoren, esperientzia aberasgarri baten bila Budapestera abiatu nintzen Emagintzan murgiltzeko.

Hango ospitaleetan bi urtez egonda, etxeko erditzeei buruz nuen ideia, praktika erreala bihurtu nahi izan nuen eta 2018an Magalerekin kontaktuan jarri nintzen eurengandik ikasi ahal izateko. Neskekin izan dudan formakuntza horren bitartean, Perura bidaiatu dut Andeetako emagin eta emakumeen medikuntza tradizionalaz bustitzeko eta herri baten jakinduriaz ikasteko.

Orain, 2019ko Urtarriletik aurrera Magalerekin batera lanean hasi naiz.