Erditze aurreko Bidelagun

Erditze aurreko Bidelagun

Aldaketa eta zalantzaz beteriko lehenengo etapa zirraragarri honetan laguntzen zaitugu. Hauek dira eskaintzen dizkizugun zerbitzuak:

Erditze aurreko prestakuntza

Erditzeko eta amatasunerako prestatzea gai konplexua da, alderdi fisikoa, psikologikoa eta emozionala landu behar dira, informazio eguneratua eta kalitatezkoarekin. Honegatik, gure taldea emaginak, fisioterapeutak eta perinatal psikologak osatzen dute.
 
Magale Etxean espazio seguru bat aurkituko duzu. Bertan, alderdi hauek guztiak zaintzen ditugu, talde txikien pribatutasunean, tabu gabe hitz egiteko. Zure beldur eta zalantzak guztiak argituz gurasotasunaren hasiera ahalbidetzeko.
 
Klaseen gaiak honako gaietan oinarritzen dira. Talde bakoitzak dituen beharretara egokitzen ditugu:
  • Nutrizioa. Ezagutu zein elikagai, infusio eta abar. gomendatzen ditugun hiruhilabete bakoitzean haurdunaldi seguru eta hobea izateko.
  • Beldurrak. Mamu horiek guztiak ezagutu eta elkarrekin lan egin dezagun hauek kudeatzeko.
  • Pelbis librea. Haurra jaiotze prozesuan kanaletik jaisten ari den bitartean egiten dituen mugimenduak erakutsiko dizkizuegu. Gure pelbisak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu eta erditze-lanetan emaitzak hobetzen laguntzeko.
  • Posizioak eta mugimendua. Erditze ona izateko oinarrizkoa. Zure gorputza jakintsua da eta prozesuan zehar posizio onenak hartzera gidatuko zaitu eta posizio bakoitzean zer gertatzen den ere erakutsiko dizugu. Epidurala izan ala ez, fase bakoitzari etekinik handiena ateratzeko.
  • Emozioak. Haurdunaldia, erditzea, erditzeondokoa… Emozioz betetako mendi errusiar mendi bat dira. Batzuetan ez dakigu normala den sentitzen duguna edo isiltasunean eraman behar dugun. Hitz egin dezagun honen guztiaren inguruan, ikusiko duzu zure inguruan ehundutako emakumeen sarea oso sendoa dela. Gure psikologo perinatalak hobeto ulertzen laguntzen dizu eta emozio berriak kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkizu.
  • Gorputza orekatzeko eta erditzea arintzeko teknikak. Ehundaka urtez Mexikoko emaginak erabili dituzten teknikak eta ariketak egiten ditugu pelbiseko zorua, ligamenduak eta umetokiko muskuluak erlaxatzen laguntzeko eta haurra hobeto kokatzen laguntzeko.
  • Bikotearen zeregina erditzean. Nola prestatu erditzea talde moduan? Zer egin dezakezu laguntzeko?
  • Erditze Plana. Pausoz pauso joango gara zure beharretara egokitzen den erditze plan bat marrazten.
  • Masaje perineala. Nola egin,  zure gorputzarekin konektatzeko eta zure anatomia hobeto ezagutzeko jarraibide onenak azalduko ditugu.
  • Erditze ondokoa. Askotan ahazten dena! Batzuetan badirudi gure helburua erditzea dela baina ondoren mundu berri, erraldoi eta ezezaguna aurkitzen dugu. Etapa hau behag bezala prestatzen dugu beharrezko laguntza izan eta gozatu ahal izateko.

Presentzialeko aukeran eskeintzen dugu:

2 orduko 10 saio. Gainera,  bakarkako kontsulta bat emaginarekin haurdunaldian zehar edo zoru pelbiko balorazioa erdiondoan (erditu eta hurrengo 3 hilabeteetan).

Online jarraitzea aukera dago nahi izanez gero.

Taldeak:

 
 
Astelehena 16:30 – 18:30h.
Erditze data :  ekaina bukaeran eta uztaila
Hasiera: Apirilak 8. BETETA.
 
Osteguna 17:00 – 19:00h. 
Erditze data: uztaila bukaera eta abuztua
Hasiera: Maiatzak 9. BETETA.
 
Astelehena 16:30 – 18:30h.
Erditze data : iraila eta urria hasiera
Hasiera: Ekainak 24.
 
Salneurria:
380€

Bikoteentzako erditze aurreko prestakuntza trinkoa

Erditzeak bikotearekin lotura gehiago estutu eta oso berezia bihurtu dezake. Erditzearen egunean elkarrekin erabiltzeko trikimailuak, estrategiak eta teknikak ikasi nahi dituzu? Egun bakarrean hori guztia ikasteko aukera eskaintzen dizugu.
 
Lan talde txiki baten pribatutasunean:
  • Haurdunaldia. Gorputza orekatzeko eta postura ohiturak zaintzeko ariketak. Dieta eta super elikadura.
  • Haurra postura txarrean edo ipurdiz badator. Teknika naturalak modurik onenean kokatzen laguntzeko.
  • Erditzeko estimulazio naturala. Indukzioa sahiestu.
  • Belly mapping. Haurra nola kokatzen den eta tripa margotzea.
  • Fisiologia eta erditzearen faseak. Zein da ospitalera joateko unerik onena?
  • Mina eta beldurra erditzean. Emozio hauek landu oztopa ez dezaten. Baliabide fisikoak eta emozionalak.
  • Bikotearen zeregina erditzean. Nola lagundu errespetuz eta modu eraginkorrean.
  • Erditzea arintzeko teknikak. Egun handia aurrera errazago eramateko.
Ikastaroan jaiotze simulazioa egingo dugu, egunean zehar ikasitako guztia barneratzeko. Asteburuko ordutegi intentsiboa aproposa da aste osoan zehar lan egiten duten bikoteek beren jaiotza prestatzeko tartea aurkitzeko.
 
Ikastaro hauek hileko larunbat/igande batean eskainiko dira. Hurrengo saioak hauek dira:
 
  • Maiatzaren 11 10-18h. BETETA.
  • Ekainaren 8 10-18h.
Ez ezazu aukera hau galdu! 
 
Salneurria:
190€

ElkarGoxo: lagunekin goxatzeko

Zure laguna haurdun dago eta ez dakizue zer oparitu? Esperientzia berri honetan, zuek opari!

Amatasuna emozioz betetako zurrunbiloa da, haurdun dagoen pertsonarentzat eta, jakina, inguruan daudenentzako.

Berriro elkartu, ezagutu eta konektatzea beharrezkoa da.

Gainera, amatasunaren erromantizazioak gogor jo du eta askotan, haurra amaren magalean dagoenean, hauen eta inguruan izan diren pertsona gehienen artean amildegi sakona zabaltzen da.

Ama izatea oso polita da, baina baita oso gogorra eta gordina ere.

Batzuetan, gure egoera pertsonala ez dator bat gure lagunaren amatasun berriarekin eta sentimendu nahasi hauek, beldurra eta ziurgabetasuna sor ditzakete.

Egoera edozein dela ere, gehiengoari errealitate horretan ibiltzeko eta hazteko tresnak falta zaizkigu, informazioa falta zaigu, baita gune seguruak eta sostenga eskeintzen digutenak ere.

Amek, beste ama batzuez gain, betiko lagunak behar dituzte. Abentura berri honetan parte hartu ahal eta merezi dutenak. Txikien hazkuntza tribuan izan beharko luke, eta tribu horretan neurri ezberdinetan, guztiok dugu lekua. Zure bidearekin bat datozenak zein beste bide batean, baina zure ondoan egon nahi dutenak.

Elkarren beharra dugu, behar handia. Beste behin, patriarkatuak berea egin du.
Saio berri honetan, zuen buruei elkar goxatzeko gune seguru bat oparitzea gustatuko litzaiguke, gure taldeko emagin batek gidatuko duena. Parte hartzeko eta zuen lagunaren haurdunaldiarekin konektatzeko aukera izango duzuen gune segurua.

Gurekin gaiaren inguruan dituzuen kezkak eta zalantzak argitu, zuen arteko haremana hurbilago sentitu, umea nola jarrita dagoen jakin, taupadak entzun, tripa margotu, erritu txiki bat egin, etapa bat amaitu dela eta beste bat etortzeko dagoela ospatu…eta bide batez, meriendatzeko aukera ere izango duzue!

Olatu berri eta desberdin horiek surfeatzeko tresnak transmititzea gustatuko litzaiguke. Horrela, ikasten eta elkarrengandik hurbil hazten jarraituz.

ElkarGoxo: lagunekin goxatzeko.

Zer da ElkarGoxo saioa?

  • Gehienez 12 lagunentzako esperientzia da, 2 ordukoa. Hamaiketako edo merendola txiki baten inguruan.
  • Guztion artean gune seguru bat sortuko dugu, bakoitzaren egoera eta kezkak partekatuko ditugu eta bai haurdun dagoen emakumearen eta bere ingurukoen itxaropenei buruz hitz egingo dugu.
  • Gure emaginetako bat tailerrean egongo denez, haurdunaldiari eta erditzeari buruzko zalantzak argituko ditugu, emakumeen pospartoko beharrak hurbiletik ezagutu, eta esperientziak eta zalantzak partekatu.
  • Palpazio abdominala egingo dugu dugu fetuaren kokapena ezagutzeko, haurraren bihotza entzun eta tripa margotu.
  • Amaitzeko, itxiera-erritu txiki bat egingo dugu.

Salneurria:
180€

HaurdunFit

Haurdunaldian egokitzapen fisikoko taldekako saioak.

Obstetrizian aditutako fisioterapeuta batek gidatuta.

Helburu nagusiak, haurdunaldi osasuntsu bat bizi, eta erditze eta errekuperazio onak izatea dira.

Zure gorputzaren jabe izan!

Gure saioetan landuko ditugu pelbis eta aldaken malgutasuna, beso, hanka, gluteo eta bizkar hezurraren indartzea, luzaketak, pelbi zoru eta sabelaldearen indartzea, mugikortasuna, kardio lana egingo dugu, erlaxazioa…

Tribua egingo dugu, esperientziak elkarbanatu eta primeran pasako dugu oxitozinaz blai egon eta hardunaldiaz disfrutatzeko.

Hau guztirako, TAD metodoaren oinarriekin egingo dugu lana, winner flowa erabiliko dugu, 5P enbor propiozeptiboa, erditzea mugimenduan metodoa, kate muskularrak…

Noiz hasi? 
Hardunaldi osoan zehar etortzeko aukera, erditu arte.

Ordutegia:
Asteartetan, 18:30-19:45

Salneurria:
60€/hilabetea
15€ saio bakarra

AmaBlai: La Perla (Donostia)

AmaBlai erditze aurreko prestakuntza uretan egin ahal izateko zerbitzua da eta emagin profesionalek eskaintzen dute.

Egungo ikerketek behin eta berriz frogatu dute haurdunaldian zehar neurriz egindako ariketa fisikoak dituen onurak. Hau honela izanik, AmaBlairekin haurdunaldian zehar ariketa fisikoa egiteko aukera eta era berean urak eskaintzen duen grabitate eza uztartzen ditugu. Ura tresna gisa erabilita, gorputza modu eraginkor eta arin batean lantzeko aukera eskaintzen dugu, lesioak jasateko arrisku baxuagoarekin.

Ikastaroan  saio bakoitzak 60 minutuko iraupena du eta astean behin eskainiko da. Saio hauetan indarra, malgutasuna, arnasketa gaitasuna eta bihotz gaitasuna lantzen dira.

Ikastaroan lortzen diren onurak ondorengoak dira:

  • Erditze normal bat izateko aukerak areagotzen dira eta zesarea arriskua gutxitzen da.
  • Ama eta haurraren arteko lotura errazten du.
  • Haurdunaldian zehar arazoak izateko arriskua gutxitzen da; haurdunaldiko diabetesa esate baterako.
  • Haurdunaldian zehar ohikoak diren min edo eragozpenak baretzen laguntzen du; esate baterako ziatikako edo bizkar aldeko minak.
  • Endorfina gehiago jariatzen dira eta norbere ongizatea eta baita haurrarena ere areagotzen dira.
  • Haurraren garunaren garapena errazten du.
  • Haurdunaldian zehar sortutako zalantzak, bai haurdunaldiari buruzkoak eta baita erditzeari buruzkoak ere, argituko dira saioetan zehar.

Noiz hasi?
Haurdunaldiko 12.astetik aurrera eta 5 edo 10 saioko multzoa haurdun dagoen emakumeak nahi bestetan errepikatzeko aukera du. 

Ordutegia:
Ostegunetan 9:00-10:00
Ostegunetan 10:00-11:00
Ostegunetan 12:30-13:30

Salneurria:
·  Hilabete 1: 80€
·  3 hilabete: 200€

Izen ematea:
La Perla:  
943 45 88 56
saludybelleza@la-perla.net

AmaPrest​

Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu emakumeek eta haurtxoek nahi gabe erditzeko gaitasunean konfiantza dugula.

Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu gaur egungo gizarteak bereganatutako bizimodu ohituren ondorioz (bizimodu sedentarioa, dieta eskasa, jaiotzeen prozedura eta protokoloak, etab.) maiz beharrezkoa izaten da konfiantza puntu bat erditzeak modu onenean izateko.

Kontsulta honetan egun handira prest eta seguru sentituz heltzeko, ezinbesteko baliabideak eskaintzen dizkizugu. Kontsulta honelakoa da:

  • Sabela ukituz haurraren jarrera aztertzea. Egoera onenean ez badator, modurik onenean jartzen saiatzeko baliabideak ematen dizkizugu. 
  • Erditze plana sortzea. Elkarrekin sortuko dugu dokumento legal hori, zuen eskubideak, nahiak eta desioak azalduz.  Aldi berean jakinaraziko dizuegu zein aukerak, tresnk eta protokoloak edukiko dituzuen erditzeko erabakitzen dituzuen lekuan.
  • Haurdunaldiko, erditzeko, erdiondoko eta edoskitzeko dituzun zalantzak argituko ditugu.

Noiz hasten da? 
Momentu onena haurdunaldiko 35. astea da.

Non?
Magale Etxean.

Salneurria: 
65€

Yoga haurdunaldian

Yogaren filosofia eta zientziak hainbat tresna oparitzen dizkigu bizitza osoago, orekatuago, harmoniatsuago eta konszienteago bat bizi ahal izateko. 

Haurdunaldia garai ederra da pausatu, begiratu eta ezagutzeko bai gure gorputzak, baita gure gorputzetan gordeta dugun guztia. Ondoren, hau guztiarekin, lan egin eta Yogak ematen dizkigun tresnak praktikan ipintzeko. 

Oinarri filosofikoetatik hasi eta asana edo pranayamaren praktikak esperientzia oso aberasgarriak bizitzera bultzatzen gaituzte, beti ere osasun integral bateruntz norantza ipinita, zeinak lagunduko diguten haurdunaldi edota erditzea modu ederrago batean igarotzen.

Nor da irakaslea?
Goiatz Lazkano Zubizarreta naiz, 1992ko abuztuaren 5ean jaioa. Betidanik interesatu izan naiz giza gorputzaz eta honen funtzionamenduaz, bai fisikoki, psikikoki zein energetikoki. Osasuna plano guzti hauetan landu beharreko gaia dela irmoki sinisten dut. 

Ikasketa ezberdinak egin ondoren osasu zientzietan, terapia mota ezberdinetan, hezkuntza munduan, masaje eta osteopatian, yogan topatu dut aurretik aipatu ditudan plano hauen uztartze eta lanketa modu aktiboan egiteko aukera. Yoga praktikan 18 urterekin hasi nintzen, etenalditxo bat tarteko, gaur arte praktikatzen jarraitzen dut. 2019an hasi nintzen saioak gidatzen eta jendea praktikan akonpainatzen. Yogaren bidean gauden guztion modura, ikasten jarraitzen dut.

Ordutegia:
Ostiraletan 11:00-12:15

Salneurria:
60€/hilabetean

 

Emaginarekin kontsulta (online edo presentziala)

Aurrez aurre edo online bildu zaitezke gure emaginetako batekin,
haurdunaldian edo erditu ondoren edozein zalantza argitu ahal izateko.

Salneurria:
65€

Psikologia perinatala

Ama izan eta familia bat sortzea erabakitzen den momentu beretik hasten da eraldaketa, norbera, bikote eta familian besteak beste, eta une horietarako laguntza, sostengua eta orientazioa da profesional eta emakume naizen aldetik eskaintzen dudana. 

Psikologia perinatala, haurdundu baino lehenagotik hasi eta haurraren lehenengo urtearen inguru bitartean ematen den laguntzari deritzo. Laguntza honen helburu nagusia, jaioberri, ama, aita eta familiaren ongizate emozionala lortzea da. Denbora-tarte honetan hainbat zailtasun suertatu daitezke: ama eta jaioberriaren arteko lotura-arazoak, heriotza eta dolu perinatala, erditze zail edo traumatikoak, ernaltzeko tratamenduak, erditze goiztiarrak… Momentu hauetan, ama, bikote eta familian dauden gaitasunak oinarri hartuta, egoerari aurre egiteko baliabideak garatzea bilatzen da. 

Bestalde, bizi izan ditudan esperientzietan, aipatutako zailtasunetatik aparte, ohikoa izaten da haurdunaldi, erditze eta erditze-ondokoa idealizatua duten emakume eta bikoteekin topo egitea. Batzuetan, gizarteak berak (familiak, lagunak…), idealizazio hori indartu egiten du, garai horietan suertatu daitezkeen emozioa batzuk (tristura, beldurra, intseguritatea…) negatibotzat hartu eta ekidin nahi dituelako. Hauek guztiak ez dira ez negatiboak, ezta positiboak ere, baina sentimenduak izan badira, eta daukaten balioa eman behar zaie bakoitzaren prozesuan ulertu, onartu eta kokatu ahal izateko.

Salneurria:

65€ 

Masaje perineal​a

Erditzera joango diren emakumeen kezka handienetako bat perineoko lesioa izatea da. Urradura edo episiotomia bat izatea perineoan. Horregatik, etortzen dira gure kontsultara, masaje perinealaren bitartez hau gerta ez dadin.

Hau ez da guztiz egia. Masaje mota honek episiotomia sahiestu dezakeela uste da. Baina episiotomia eragozten duen gauza bakarra, erditzean parte hartzen duen profesionalak hau ez egitea da. Episiotomia oso kasu zehatzetan erabili behar da, inoiz ez sistematikoki.
 
Urradura bat eragin dezaketen faktore asko daude. Hala nola, postura (sakroa blokeatuta dutenak batez ere), burua ateratzeko abiadura, zoru pelbikoaren disfuntzioak, bultzadak zuzenduak izatea, erditzea instrumentala izatea…
 
Masaje perinealak abantailak ditu, baina ez du ezer bermatzen. Jakina, ez egin nahi ez baduzu.
 
Bere onurak hauek dira:
  • Perineoaren elastikotasuna lantzen du.
  • Zure haurra jaiotzean sentituko dituzun presio eta erretze sentsazioak barneratzen laguntzen du.
  • Zure gorputzarekin berriro konektatzen lagunduko dizu.
Hau egiteko gogoa baduzu, aurrera. Ukitu zeure burua, kontu handiz eta maitasunez. Magale Etxean banakako saioak eskaintzen ditugu zoru pelbikoa ezagutu eta arakatzeko. Nola zaindu eta masaje perineala nola egin azaltzeko. Beraz, zeure burua edo zure bikotearekin pribatuan egin dezakezu. Momentu aproposa da zure baginarekin berriro konektatzeko.
 
Noiz hasten da? 
Momentu onena haurdunaldiko 32-34. astea da.
 
Salneurria:
30€

Osteopatiako kontsulta

Noiz izan daiteke lagungarri osteopata?

  • Haurdunaldian: lunbalgia kasuetan, dorsalgiak, saihetsetako minberak, pelbiseko edo sakraletako minak, errefluxua, idorreria, ipurdiz edo albozka jarrita dauden haurrekin, erditu aurretik pelbisa orekatzeko, aurretik orbainak dituzten kasuak (zesarea, episiotomiak, malkoak, miomektomiak etabar), zoru pelbiko tenkatu edo solteak…
  • Erdiondoan: zesareetan edo instrumentalizatutako erditzetan, perineoan orbainak (episiotomia edo urradurak), pelbiseko edo sakraletako minak, zoru pelbiko tenkatua, kirola  egiten hasi baino lehen ebaluazioa, sabeleko ariketa hipopresiboa, diastasisa, mina sexuan, etab.
  • Haurtxoetan: jaiotza distozikoetan (zesarea, forzeps edo xurgatzailea), buruko asimetriak edo gorputz adarren mugimenduak, kolikoak, errefluxuak, arnas arazoak, suminkortasuna, zurrupatzeko edo irensteko arazoak, etab.
Salneurria:
Lehenengo konsulta 65€
Hurrengo konsultak 60€

Terapia Neurala

Terapia neurala medikuntza integratibo mota bat da, pertsona bere osotasunean eta gure gorputza nerbio-sistemak erregulatutako engranaje gisa ulertzen duena, alderdi emozionalak zein organikoak konektatzen eta organo eta ehunen funtzioak kontrolatzen dituena.

Gure bizitzan zehar, narritadura puntuak ager daitezke nerbio sare horretan (orbainak, traumatismoak, ebakuntza kirurgikoak, infekzioak, estres emozionala…), nerbio-sistema begetatiboan eragin dezaketenak, sintoma ezberdinak emanez gorputzeko edozein lekutan. Hala nola, tentsioak, mina, hantura, sentikortasun-galera edo osasunaren beste alterazio batzuk.

Tratamendua, aldez aurretik Bizi Historiaren bidez identifikatutako narridura puntuetan anestesiko lokalen (prokaina/lidokaina) mikroinjekzioak dosi baxuetan egitean datza. Despolarizazio iraunkorrean geratu diren zelulak berriz polarizatu daitezen, beren funtzioa eta autoerregulazio-potentziala berreskuratzeko.

Terapia neurala emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunerako lagungarria dela erakusten ari da, horrekin lotutako hainbat prozesu mingarri edo alterazio tratatzeko gai dena. Adibidez:

  • Erditzearekin edo ebakuntza kirurgikoekin lotutako orbainak
  • Haurdunaldiko tentsioak eta minak
  • Jatorri desberdinetako dispareunia
  • Dismenorrea
  • Endometriosia
  • Zistitisa, kandidiasia edo beste inflamazio errepikakorrak
  • Pelbiseko mina
  • Mastitisa
  • Emakumeen osasunarekin lotutako beste prozesu batzuk
Salneurria:
Lehenengo konsulta 65€
Hurrengo konsultak 50€