Josune (Emagina eta edoskitzean aditua)

  • Josune Ibargoyen Campo (Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria):

Donostiako EHUan erizaintza ikasi nuen 2006- 2009 urteetan, eta Emagintza Ingalaterrako Bedforshire Unibertsitatean egin nuen bi urtez, erizaintza amaitu ostean.
Ikasketak bukatu ondoren, emagin bezala lan egiten hasi nintzen Croydon ospitalean. Ingalaterran, etxeko erditzeak osasun publikoaren barruan daude, beraz, instituziotik nire pasioan lan egiteko aukera izan nuen.  Egoera honen beste alde ona, aukera hau oso nomalizatua dela da.  Emakumeen nahiak errespetatzen eta babesten dira, aurreiritzirik gabe.

2010ean hasi nintzen ospitale zein etxeko erditzeak artatzen. Etxeko erditzeetan sortzen den giro magikotaz maitemindu nintzen, eta geroztik arlo honetan egin dut lan, emakumeen erritmoak errepetatuz, babestuz eta ahalduntze prozesuan laguntzen.

Edoskitzean espezilizatua nago. Emakume askok titia eman nahi dute baina sortzen diren zaitasunak eta babesa falta prozesu hau konplikatzen dute. Mina, grietak, mastitisak, eta hainbat arazoekin laguntza behar izanez gero, edoskitze kontsulta daukagu Magale etxea.

parto en casa pais vasco