Erditzea eta jaiotza etxean

  • Haurdunaldiaren, erditzearen eta erdiondoaren arreta etxean:

Magaleren zerbitzu nagusia da hau. Bikoteek erditze-prozesu guztia etxean gozatzeko aukera izango dute.

Zergatik etxean erditu?

Ebidentzia zientifikoak, etxeko erditzeak, arrixku baxukoak direnean, ospitalekoak bezain seguruak direla adierazi du. Gainera, morbilidadea, hau da, konplikazioen portzentaia, baxuagoa da etxeetan.  Arrixku baxuko erditze bat izateko, baldintza batzuk bete behar dira: Erditze planeatua izatea, 37.astetik 42. astera izatea, ume bakarra izatea, buruz behera egotea, analitika eta ekografi normalak izatea eta bi emagin egotea.

Etxeko erditze bat aukeratzen duten familien arrazoi nagusienak, etxeko intimatea eta goxotasuna, erditzean egongo diren emaginak aldez aurretik ezagutzea, eta prozesuaren erritmo naturalak errespetatzea dira.

Ez ditugu denbora protokolorik, hau da, emakumeak x zentímetro orduro dilatatzearen beharrik ez dugu. Dena ondo dagoen bitartean, ez daukagu presarik.

parto en casa

Erditzea aurrera ez badoa, teknika naturalak eta posturalak erabiliko ditugu gorputza orekatzeko eta umea ondo kokatzeko, dilatazioa eta umearen jaitsiera lagunduz. Teknika hauek mexikoko partereetan eta spinning babies-en oinarrituta  daude.

Ez ditugu takto baginalarik egiten orokorrean. Egoera argi ez dagoenean bat egitea eskeini dezakegu baina salbuespenak dira, erditze batean, dilatazioa baino inportanteagoa hainbat gauza bait dira.

Aromaterapia jarri eta masajeak ematen ditugu erditzeetan. Jatea eta edatea ere gomendatzen dizuegu, hidratazioa eta energia altua mantentzeko. Erditze piszina bat eramaten degu, eta bertan, dilatatu edo erditu dezakezu. Bikotea ere piszinan sartu daiteke nahi izanez gero.

Etxean protagonistak zuek zarete eta gu gonbidatuak gara, beraz, famili bakoitzaren beharretara egokitzen gara.

Ez dago erditzeko toki ideal bat. Erditzea ondo juteko beharrezkoak diren hormonak oso lotsatiak dira, eta emakumea lasai eta ondo sentitzen den tokian errexago egingo dute bere lana. Batzuk ospitalean lortzen dute sentsazio hori eta beste batzuk etxean.

Nola hasi prozesu honekin?

Nahiz eta lehendabiziko bixita 22-24. astean izan, argi dutenentzat, gurekin kontaktuan lehen bai lehen jartzea gomendatzen degu, hilabete batzuk oso azkar betetzen direlako.

Lehenengo bixita:  Elkarrekin ezagutzeko da, informazioa, galderak eta zuen zalantzak etab azaltzeko.  Bixita hau egin eta ondoren, aurrera jarraitu nahi dezuten erabakitzeko egun batzuk uzten dizkizuegu.

– Bigarren bixita:  haurdunaldiko datuak jasotzen ditugu, analitikak, ekografia, eta umeei protokoloki egiten diren interbentzio batzuei buruz ( bitamina k, antibiotikoak begietan..) hitz egiten dugu. Gauza bakoitza zer den eta zergatik egiten duten azalduko dizuegu, eta honi buruz ikerketak bidaliko dizkizuegu, zuek erabakitzeko zer egin nahi dezuten.

– Hirugarren bixita: Erditzean zerbait geratzeari beldur hoiek landuko ditugu gauza guztiei izena jarriz. Konplikazioei buruz hitz egiten dugu, arrisku faktoreak, portzentaiak, zer egingo genezake egoera bakoitzean. Ez da beldurtzeko asmoarekin, baina oinak lurrean eukitzea inportantea da. Bixita hau asko gustatzen zaie familiei askoz lasaiago gelditzen direlako.

– Laugarren bixita, 37.astean egiten dugu. Erditzeari buruz hitz egiten dugu, nola hasi daiteke, ze faseak dauden, noiz deitu eta, etxeko erditze plan bat betetzen dezute.

– Etxeko erditzea lehen azaldu degun moduan

– Erdiondoko bi bixita: Bat erditu eta 24 orduetara, eta beste 3. edo 4. egunean, amaren eta umearen ebaluazio eta zainketak egiteko, zalantzak argitzeko, edoskitzean laguntzeko behar bada..

Prozesu guzti honen prezioa 2500 euro, eta zatika ordaintzen da.

– 150 euro bixita bakoitza ( totalatik kentzen da)

– 1600 euros bi emaginen 24.orduko 5 asteko guardia

– 300 euro erditzea

– Erdiondoko bixitak barne daude.

Donostiatik 30 kilometro baino urrutiago dauden herrietara bidesariak eta kilometrajea ordainduko da: 0,40euro/km. Lehenengo hiru bixitak Magale etxean egingo dira, eta gainontzeko zerbitzu guztiak, familiaren etxean.