Xuhar

Xuhar: maitasunez jaio zinen.

Xuhar maitea:

Bi aste dira jaio zinela. Sentsazioa horren haundia eta zoragarria izan zen, bizitako guztia asumitu behar nuela. Egun hauek pasata dena idaztea pentsatu det, hau irakurtzeko adina duzunean zuk ere ahazteniza suertatu zen otsailak 7an gertatutakoa jakin eta bizi ahal izateko.

Leihotik eguzkiaren lehen izpiak sartzen hasten ziren momentuan begiak ireki nituen, eta zure amaren irriparre zoragarriarekin topo egin nuen, egun on esaten zidan bitartean. Ohetik altxa nintzen eta salara joan ginen. Bertan eseri eta begietara begira honako hau esan zidan: usted det gaur dela espero genuen eguna. Bederatzi hilabete pasa nituen momento horren zain. Ez nekien parre egingo nuen, negar ala beldurraz akatua ibiliko nintzen. Baina erditzeari begira izugarrizko pakea sentitu nue, prozesu hontan amak eta nik egindako lanaren fruitu. Zutitu, muxu goxobat eman eta dutxatzera nindoala esan nion. Prest egon nahi nuen.

Dutxaren ur epela sentitzen nuen bitartean, bidean ikasitako guztia errepasatuz joan nintzen. Xuhar, ama eta ni oso zorionekoak izan gara bide hontan lau lagun izan bait ditugu gure alboan denbora guztian. Lau sorgin gazte dira, eta esaten den bezela, erre ez zituzten sorgin horien bilobak dira. Ondo ezagutzen duzu zure aita, mitología eta sorginak beti ahoan. Ondo dakizu zure izena Mariren senarraren izenetik datorrela. Mari, gure euskal mitologiaken jainkosa. Horietako hiru sorginek Magale taldea osatzen dute, familiak nahi duen erditzea errespetatu behar dela oso argi duten emagin talde bat. Dena ondo baldin badoa etxeko epeltasunean edukitzea primerakoa izan daitekela hain zuzen ere. Eta hori izan zen justo gure erabakia, zu gure etxean jaiotzea. Laugarren bidaiakidea Alazne izan da. Bera fisio bat da, baina hori baina askoz gehio da. Emakume eta ama haundi bat da, bikoteak beraien erditzea prestatzeko bidean laguntzen dituena. Eta bai Xuhar, ondo esan det, bikoteak laguntzen ditu, guk gizonek lan asko egin bait dezakegu prozesu hontan. Eta espero det zu ere haundia zarenean, aita izatea erabakitzen baduzu, nik bizitakoa sentitu ahal izango duzula. Baina kontatzen nenbilenera bueltatu nahi det, badakizu aita nolakoa duzun.

Dutxatik ateratzean, zure ama sofan topatu nuen, lehen kontrakzioak sentitzen. Baina oso lasai zegoen, zoragarri bezain lasai. Gure emaginekin hitzegitea erabaki genuen, eta hauek paseatzera ateratzea gomendatu ziguten, erditzea martxan jartzea laguntzen bait du honek. Eta horixe egin genuen. Jantzi eta etxeko atetik atera ginen. Igogailua alde batera utzita eskilarak jeitsi genituen, eta bide erdia egina genuela zu bidean zeundela sakon sentitu zuen. Ataritik atera eta paseatzen hasi ginen. Buruan argi genuen seguruenik zu besotan eduki gabe egiten genuen azken paseoa izango zela. Ama sentitzen zuenan burubelarri zegoen, eta ni bitartean mugikorra eskuan kontrakzioak neurtuz. Ikustekoa zen farola bat pasa eta hurrengora besarkatu egiten zen, milimetroz milímetro zuk bidea irekitzen zuendela sentituz. Ezagutzen duzu ama, oso lotsatia da, baina ez zitzaion axola norbait begira geratzen bazen, zugan pentsatzen zegoen, zure bide zailan laguntzeko prest. Eta hórrela erditzea martxan zegoela nabaritu genuen, eta horren ondorioz buelta eman eta etxera bueltatu ginen. Eta zure amak, horrenbeste maite zeituen horrek, nahiz eta kontrakzio sakonak nabaritu, eskileratik igotzea erabaki zuen, zure burutxo zoragarria gutxinaka bidean kokatzeko modurik hoberena bait zen.

Etxera iristean, eta bazkaldu ondoren (bueno, nik bazkaldu ondoren, amak ezin zuen mokaurik probatu) kontrakzioak gogor jarraitzen zuten. Zure ama dutxara sartu zen eta ni bitartean telefonoan nengoen emaginekin hitzegiten. Hauek, lasaitasun haundiz, gu nola geunden galdezka ibili ziren. Eta momento hortan jakin nuen dena oso ondo joango zela. Zure ama lotsa guztiak alde batera botata, gorputzak eskatzen zizkion posturak hartzen hasi zen. Genituen beldur bakarretakoa zen, deskonexio ahalmen hori. Eta hor, dutxa azpian, dena jasan dezaken emakume liluragarria agertu zen. Magalekoek esan ziguten etxera bidean zeudela, eta dutxatik atera ondoren logelara bideratu ginen, zure etorrerarako prest genuen lekura. Pertsiana erdi itxita zegoen, argi kantitate txikia edukitzeko, eta kolorez aldatzen duten kandela batzuk kokatu genituen. Musika berezia ere jarri genuen giroan sartu ahal izateko. Eta bertan, intimitatean, hiruok osatzen genuen lan talde zoragarriaz konturatu nintzen. Nik kontrakzioak neurtzen nituen, amaren gerria mugitu eta bizkarra masajeatu. Amak zuen indarra erakusten zuen, bere gorputzean burubelarri, prozesua aurreraka bideratzen. Eta zu, barru barrutik, gutxinaka gutxinaka bultzatuz kanporuntz bidea irekiaz.

Arratsaldeko seiak jo behar zutenean atea jo zuten. Bi emaginak ziren, Klara eta Josune. Poltsaz eta maletinez gainezka zeuden, baina prozesuan gehien lagunduko zuen tresna aurpegian zuten: beraien lasaitasunez beteriko irriparrea. Bake eta maitasuna ikusten zen beraien hitz bakoitzena, zurrumurru goxo bakoitzean. Gauzak beraientzako prestatutako gelan utzi ondoren zure amarengana gerturatu ziren errespetu haundiaz, zuen bion egoera neurtu ahal izateko. Beti ere zuek zineten prozesu honen zentrua, eta zuen erritmoak errespetatu zituzten. Dena primeran zijoan, beraz, gu hiruon lan koordinatua ikusi ondoren, bigarren plano batean geratu ziren. Beti edozerri zain baina ia ikusezinak. Imajinatu Xuhar, zein punturaino izan ziren hórrela, ama ez zela ohartarazten beraien mugimenduetaz.

Prozesua aurrera zijoan. Dena primeran, inolako ezustekorik Gabe. Ez ziren beharrezkoak ez takto ez neurketarik. Eta zure amak, lo hartzeko kantuka ibiltzen zaizun emakume zoragarri horrek, bere alde animali edo basatia ateratzen joan zen. Seguruenik ez didazu sinistuko, baina otsoak bezela uluka hasi zen. Bere barren sakonetik Uuuuu jarrai bat ateratzen zen, kontrakzioaren intentsitatearen arabera tonoz igotzen edo jeisten zen ulua. Eta ni han nengoen, segunduro berataz gehiago maitemintzen (hori posible baldin bazen). Nere eskutan nuena, eta Alaznek erakutsi zidana, praktikan jartzen saiatzen nintzen etengabe. Kontrakzioaren olatua goraka zijoan bitartean gerria mugitzen hasten nintzen, bere ulua entzunaz. Puntu batetik pasatzen zen momentuan masajeen garaia zen, bere mina ahal nuen tamainan lasaituaz. Ulua orduan gutxinaka jeisten hasten zen, eta momento hortan masajea utzi eta gerria mugitzean zentratzen nintzen. Olatua desagertzen zenean etxean genituen bi sorgin gonbidatu zoragarri horiek zure bihotza entzuten uzten ziguten. Zure bihotza ateratzeko desiatzen zegoen, baina bidea horren ondo zijoan non ez zen inolako larrialdi momenturik egon. Zu barrenean lasai zeunden.

Olatuak geroz eta altuagoak ziren, geroz eta gogorragoak, zure aitatxok horrenbestez ikusi duen Kantauri Itsaso zakartua bezela. Eta zure amak, prozesu luze honetan, ez zituen ia begiak ireki. Gorputzean zentratua zegoen, zu laguntzeko edozer egiteko prest. Noizbehinka, olatuen artean, atzetik besarkatzen nuen ama eta biok dantzan hasten ginen, giroa majiaz beterik. Bere energía nere azalean sentitzen nuen. Ideia bat egiteko Xuhar, hamahiru ordu baina gehiagoko erditze bat izan zen, eta bere ahotik ez zen ezta kaxa bat ere agertu. Oso mantso mugitzen ginen, eta beste olatu bat gerturatzen zen momentuan, heldu eta elkarrekin zuretzako hoberena dena bilatzen genuen, iristear zegoen gure altxor haundiena. Alaznekin prestatutako grabaketak ez genituen berriro ere entzun behar, buruan tatuatuak genituen, eta prozesua primeran ikusten genuen.

Eta bapatean dena aldatu zen. Sentsazioak aldatu ziren, eta zure ama, etxean genuen otso ulukari zoragarria hori lurrera bueltatu zen, bere trantze momentutik atereaz. Inoiz ere sentitu gabe egon arren, zerbait desberdina sentitzen zuela jakin zuen. Gorputzak hitzegiten zion, eta bultzatzeko momentua zetorrela abisatu zion. Ohean eseritu nintzen, zure ama nere aurrean kokatu zen, bizkarra ematen, eta atzetik besarkatu nuen. Lasaitasuna zetorrenean zutik jartzen zen, baina bultztazeko momentua iristean jeitsi eta nire izterretatik helduta kokoriko kokatzen zen. Eta bultzatzen zuen, bultza bakoitzakin zure bidean laguntzen. Zure kanporatzeko distantzia laburtuz joan zen, milimetroka. Eta, bapatean, zure burua ikusten hasi ginen. Pasaleku estu horretatik atera nahi zinen mundura, eta amak bere indar guztiekin laguntzen zizun. Eta zure burua atera zen. Eta lasaitasun momento bat egon zen, baina zuk ahal zenun guztia egiten saiatu zinen. Amaren barruan dantza egin zenuen, biraketa txiki hori ondoren zure sorbaldak ateratzeko gai izateko ama ahalik eta gutxien kaltetuz. Eta bultzadak jarraitu zuten, suabeagoak baina jarraiak. Eta bapatean, hortxe zeunden. Zoragarria, haundia, hobeezina. Josunek besotan hartu zintuen, eta prest zeukan eskuoihal batekin estali ondoren amaren besoetan utzi zintuen. Eta gela biziz bete zen. Mundura ateratzerakoan botatako oihuak ozen entzuten ziren, baina uste det nere bihotzaren taupadak ozenagoak zirela nere barrenean. Ezin izango nizuke deskribitu hitzekin momento horretan sentitutakoa. Zerbait erraldoia eztanda egiten nabaritu nuen nere bularrean. Kolokatzen lagundu ziguten, eta hor jarri ginen hiruok ohean, gure ohean. Eta zu, azala azalakin, bizia eman berri zizun emakume zoragarri horren beroa nabaritzen zenuen. Eta momento hortan ahaztu ezin izango dudan zerbait gertatu zitzaidan. Zuengandik zentimetro batzuk banandu nintzen eta momentuan sentitu nuen zer den zoriontasun osoa. Momentu hori, irudi hori, nere buruan grabaturik geratuko da betirako.

Hau eta gero gauza ez zen amaitu. Plazentaren expulsioa, kordoiaren taupada amaitzea eta hilabeteetan elikatu zintuen lotura kordearen moztea zetorren. Moztu eta emaginak besarkatu nituen, hitzez ezin deskribatu ziteken esker onarekin. Eta beraiek, beren eskuzabaltasun amaigabearekin, eskertu ziguten bizitako momento unkigarri hortan partaide izatea uzteagatik. Eta dena ondo zegoela ikusi ondoren, hurrengo egunerarte joan ziren. Ateraino lagundu nituen, eta gelara bueltatzean sarreran geratu nintzen momentuaz gozatzen. Eta ordun atera zitzaidan lehen malkoa (hortik aurrera asko izan ziren Xuhar). Ama eta zu ohean ikusi zintuztedan. Ohe hori gu bion babesleku izan zen 5 urtez eta orain hirugarrengo bat zegoen bertan. Zuengana gerturatu nintzen eta ama besarkatu nuen, zure gorputz txikia bion artean sentituz. Eta ez zen hitzik egon momento hortan, ez zen beharrezkoa sentitzen genuena esateko, gure begiek dena esaten zuten.

Uste det lehen gau hortan ez nuela ezertxo ere lorik egin. Kexu zeunden momento bakoitzean ohetik altxa eta pasalekuan gora eta behera ibili ginen. Eta badakit zer pentsatuko duzun hau irakurtzean, hemen dago nere aita txotxoloa betiko moduan. Salara iritsi nintzen momentu batean leihotik begiratu nuen eta elurra mara mara erortzen zebilen kalean. Dena perfektua zen, ipuin batean antzera.

Eta hórrela izan zen zure munduratzea txiki. Uste det inoiz bizi izan dudan experientzi haundiena eta zoragarriena izan zela. Eta ez ahaztu inoiz, nahiz eta nik ahal nuena egin, emakume talde bati esker izan zenuela amestutako jaiotzea. Lehenik eta behin Alazne, gure prestatzailea. Bere ahotsa zure lagun izan da haurdunaldiaren azken ataletan, eta hura entzuten zenuen bakoitzean mugitzen zinen. Berak erakutsi zigun erditzeak min ematen zuela, dudarik gabe, baina min horrek bere zenztua baduela. Gorputza entzun behar dugula erakutsi zigun, eta hori egiten badugu dena egiteko kapaz gara. Emakumea erditzeko kapaz bait da.

Alazne eta gero Magaleko taldekideen energía eduki genuen gure alde. Clara, Josune eta Igone. Bidean lagundu ziguten hiru emagin zoragarri dira. Erditzean dauden alde on guztiak erakutsi zizkiguten, baina arriskuak ere bertan daude. Hospitalean erditzeak ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik, baina arrisku horiek ez dira kontatzen. Gu zure erditzeaz oso konsziente izan gera lehen momentutik eta nahi genuen erditzea diseinatu ahal izan dugu askatasun osoz. Bagenekien eskurik hoberenak zeudela zure zain ateratzea erabakitzen zenuen momentuan.

Eta azkenerako utzi det emakumerik garrantzitsuena, zure ama. Maitane. Inoiz ezagutu ahalko duzun emakumerik borrokalariena da. Irriparre lotsatia dauka eta itxuraz ahula iruditu daiteke, baina barrenean emakume indartsu eta ahaltsu bat da. Eta zuk eta nik bere presentziaz gozatzeko aukera daukagu egunero. Momentu txarrak etortzen zaizkizunean eta zure bizitza piskat okertuz badoa gogoratu nere hitz hauek eta mesedez begietara begira ezazu. Begi horietan mila pertsonetan baina egi eta onberatasun gehiago aurkituko duzu. Horren bihotz haundia dauka non gu biok sartu gaitezke (eta nork daki etorkizunean familia haunditzen bada). Berataz gozatu, gozatu segunduoro, persona bakar batean munduan bila ditzazkezun altxorrik hoberenak topa bait ditzazkezu: persona izugarri bat, emakume zoragarri bat eta amarik hoberena.

Eta honaino nere errelatoa. Espero det irakurtzen duzun momentuan konsziente izatea ze erditze ona eduki zenuen. Eta hemendik aurrera norbait entzuten baduzu emakumeei sexu ahula deitzen gogoratu bost emakume zoragarriei esker izan zenuela maitasunaz beteriko jaiotza bat. Espero det bizipen honek zure bizitza markatzea, nerea betirako markatu bait du.

Zurea betirako.
Zure aita.