Haurdun daudenentzako gorputz-lanketa saioa

Erditzearen unean haurraren kokapena erabakigarria dela erakutsi dute ikerketek erditzeak garapen arina izan dezan (1,2,3), beste eragile batzuekin alderatuz, haurraren neurriarekin besteak beste, garrantzia irabazi duelarik.

Saio honen helburua, erditzea erraztea da; amari zuzendutako ariketa eta teknika ezberdinak erabiliz, haurrari modurik onenean kokatzen laguntzeko.

Lehenik eta behin, emaginok amaren sabela modu zehatzean ukituko dugu haurraren kokapena jakin ahal izateko. Era berean, amari bere haurraren kokapenaren aldaketak zein diren ezagutzen lagunduko diogu.

Bestetik, kasu bakoitzean egokienak diren teknikak erabiliko ditugu. Horrez gain, amari eta bere bikotekide edo laguntzaileari teknika hauek nola erabiltzen jarraitu dezaketen erakutsiko diegu, ahalik eta onura gehien lor ditzaten baita erditzearen egunean ere.

Amaitzeko, eta beti ere emakumeak nahi baldin badu, bere sabelean haurraren marrazki bat egingo dugu neurri eta kokapen errealean.

parto feliz

Gainera, emaginok haurdunaldiaren edo erditzearen inguruko edozein zalantza argituko ditugu. Saio hauek eskaintzen dituzten onurez gozatu ahal izango dute ondoren azaltzen diren emakume haurdunek:

  • Erditzearen garapen arina bilatzen duen 20 astez baino gehiagokoz haurdun dagoen edozein emakumek.
  • Ipurdiz edo modu horizontalean kokatuta dagoen haurra duen emakumeak.
  • Bizkar aldeko mina duen emakumeak.
  • Perineoa tenkatuta edo tentsiopean duen emakumeak.
  • Haurdunaldiko 41.astean dagoen emakumeak eta erditzea hasi ez den kasuetan

Saio guztiak familiaren etxean egingo dira.

2 orduko iraupena izango dute.

Salneurria 150 € koa izango da.

*Donostiatik 30 km baino urrunago dauden lekuetan, joan etorriko bidesariak ordaindu beharko dira eta lekualdatzea 0,40 Euro/km.

Erreferentziak:
1- Fitzpatrik M. et al. Influence of persisten occiput posterior position on delivery outcome. OB&Gin. 2001; 98 (6): 1027-1031.

2- Changes in fetal position during labor and their association with epidural analgesia. Ellice Lieberman, et al. Obstet Gynecol 2005; 105: 974- 82.

3- Hunter S, Hofmeyr GJ, Kulier R. Hands and knees posture in late pregnancy or labour for fetal malposition (lateral or posterior). Cochrane Database of Systematic Reviews 2007, Issue 4. Art. No.: CD001063. DOI: 10.1002/14651858.CD001063.pub3.