Bikoteentzako erditze prestakuntza trinkoa

Bikoteentzako erditze prestakuntza trinkoa eskaintzen dugu bi hilabetetik behin, larunbat batean 11etatik 19tara.

Osatuko duzuen familia berriari egun osoa eskaintzeko aukera ezin hobea da. Eguneratutako egiazko informazioarekin beldurrak kentzeko, gorputzarenganako konfidantza gehigarria lortzeko eta horrela egun handira egoerarik onenean eta baliagarri izango zaizkizuen baliabide erabilgarriekin iristeko; hain berezia den une hontaz ahalik eta gehien gozatzeko aukera izan dezazuen.

Taldeak murritzak dira (gehienez 6 bikote) eta Magaleko emagin taldeko emagin batek bideratutako saioak dira.

Prestakuntza saioko edukiak ondorengoak dira:

  • Haurdunaldia. Gorputza orekatzeko ariketak eta jarrera ohiturak. Elikadura eta elikagai bereziak.
  • Gaizki kokatutako haurra edo ipurdiz kokatutakoa. Haurra ahalik eta hobekien kokatzeko teknika naturalak.
  • Erditzea pizteko era naturalak. Erditzea eragitea saihestu.
  • Belly mapping. Zuen haurraren kokapena ezagutzen ikasi eta sabela margotu.
  • Fisiologia eta erditzearen aldiak. Zein da ospitalera joateko unerik egokiena?
  • Mina eta erditzeari beldurra. Emozio hau barneratu eta oztopo gisa ekidin. Baliabide fisiko eta emozionalak.
  • Bikotekidearen jarrera erditzean zehar. Errespetuzkoa eta eraginkorra den laguntza.
  • Erditze egunean erabili ahal izateko teknika errazak; erditzeak berak garapen arina izan dezan.
  • Erditze eguneko simulazioa. Ikasitako guztia praktikan jarri egun handiaren simulakro batean.

Hurrengo prestakuntza saio trinkoa:

  • azaroaren 17 Donostian.
  • abundaren 15 Donostian.

Prezioa: 150 euro bikotea.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: info@magale.eus.