«Momentu horretatik aurrera ez dut ongi gogoratzen baina bai muxu goxoak eta animoak jaso nituela ingurukoengandik.»

Baziren egun batzuk erditzeko prest nengoela uste nuela. Lurrek bere tokia hartu zuen eta ingurukoak zai geunden noiz emango ote zuen lehen urratsa. Bere eguna urriaren 19an omen zen…

Osteguna 18. Bazkaldu eta txakurrekin buelta bat ematera joan nintzen eta bidean nintzela malkoak agertu zitzaizkidan (ez nekien zergatik), negargurarekin batera erreka ondora iritsi eta bere ondoan gindoazela paseatzen lasai lasai dena ustutzea onartu nuen, errez erortzen ziren malkoak bata bestearen atzetik. Gure txokoan exeri, lasai jarri eta dena ustu nuen. Pentsamenduak, haurdunaldi guztia pasa zidan, oraindik ere sinesten ez nuen momentua gertatzear zegoen eta nik ez nekien ezer. Momentu horri esker nire gorputza eta barruak lasai oso lasai geratu zirela bakarrik. Aurpegia errekako ur freskoarekin busti, eskuak garbitu eta etxerako bidea hartu nuen baina ez motzena, lasai egoteko gogoa nuen eta etorritako bidetik buelta egin nuen. Gustora, lasai eta zetorrenarekin ezertxo ere jakin gabe.

Etxera iritsi eta dutxa goxo bat hartu, bikoteari zer gertatu zitzaidan kontatu nion eta halako batean flujoa zelakoan komunera joan nintzen eta dena bustia nuela konturatu nintzen, eta hor zela nola hasiko ez nekienaren hasiera. Koldo orduan iritsi zen bere semearekin eta jakinaren gainean jarri ondoren semearen lehen galdera ea Lur noiz jaioko ote zen izan zen, eta gure erantzuna: Gaur bihar edo etzi izan zen lasai geratu zedin. Guk bitartean dena ixilean genuen.


Emaginak jakinaren gainean jarri genituen eta beraiek lasai egoteko dena ondo zijoala eta jan, lo eta hurrengo egunean paseotxo bat emateko esan zidaten ea kontrakzioak martxan jartzen ziren.

Afaldu eta ohean lasai jarri nintzen deskantsatzen, ordurako Koldo, bi txakurrak eta ni bakarrik ginen etxean. 23:00ak izango ziren kontrakzio txiki batzuk sentitzen hasi nintzelarik baina lasai oraindik. Lo pixkat egiteko aukera izan nuen 02:00ak arte, hortik aurrera 5 minutuko tartearekin ziren kontrakzioak eta ohean ez nuen agoantatzen, jeiki eta pelotaren gainean exerita mugimenduan hasi nintzen. Koldo lo utzi nuen bitartean. Clarak esan bezala kontrakzioak 2 orduan 5 minuturo izan zirenean deitzeko esan zigun eta goizeko 04:00 ak aldera deitu zion Koldok eta 30minututan etxean izango genuela esan zigun. Nik bitartean lanean jarraitzen nuen. Iluntasunean eta ixiltasunean ginela iritsi zen Clara, besarkada eta hitz xuxurlatuekin agurtu ginen. 


Tentsioa eta taupadak hartu zituen orduan eta tentsioa altu nuela
ikusi zuen, eta denbora pixkat ematea erabaki zuen, 30 minutu barru berriro hartuko zidala ea lasaitzen zen. Lur eta ni ordea oso ondo geunden bitartean.

30 minutuak pasa eta orduan iritsi zen Maria emagina, ez genuen ezagutzen baina pozten ginen gurekin izateaz. Tentsioa berriro hartu zidaten bakoitzak behin eta berriro altua ematen zidan. Preklapsia bat emateko arriskua zela eta agian ospitalera joan beharko genuela jakinaren gainean jarri ziguten, baina beste aukera bat eman genion eta 10 minutuko dutxa beroa hartzeko aholkatu zidaten lasaitzeko. Handik irten nintzenean berriro hartu genuen tentsioa eta normaltasunean zela ziurtatu genuen, honekin lanari ekin genion lasai lasai. Lurri dena ondo zihoala eta berak egin behar zuena egiteko esan nion nire barnetik.

Denbora pasatzen zihoan baina ez nekien ze abiaduran. 4 hanketan egoteko gogoa jarri zitzaidan, eta halako batean Koldori entzun nion minutuko aldearekin zirela kontrakzioak. Momentu hartan izan zen goizeko 6rak zirela jakinarazi zidan esnagailu hotsa. 


Momentu horretatik aurrera ez dut ongi gogoratzen baina bai
muxu goxoak eta animoak jaso nituela ingurukoengandik.

Bultzatzeko gogoak hasi zirela gogoratzen dut. Emaginak ere konturatu ziren. Nekea eta bultzatzeko indarrekin berriro lasaitu beharra nuela konturatu nintzen eta Koldori dutxara laguntzeko eskatu nion, bere lepoa eutsi eta kontrakzioa iritsi zen, pixu guztia bere gainean zela hantz eman nion eta pixkanaka dutxan sartu nintzen. bertan kontrakzio indartsuen artean, ur beroarekin lasaitzen saiatzen nintzen. Handik irten eta egongelara joatea lortu nuen berriz eta 4 hanketako posizioan jarrita, bertan toaila batekin estalita nintzela. Handik gutxira espulsiboan sartu nintzen. 

Erre min hori sentitu nuenean buruak bertan behar zuela gogoratu nuen eta toaila kentzeko indarrak egin nituen eta orduantxe konturatu ziren Koldo, Clara eta Maria Lur-ek burua bertan zuela, denak esnatu ginen orduan lasaitasun momentu hartatik eta lanean jarri genituen. 


Burua kanpoan zuela entzun nion Clarari eta hurrengo bultzadan irtengo zela eta lasai bultz egiteko esan zidan eta arrazoi izan zuen 9:19 tan Lur-en lehen irribarrea entzun genuen.

Clarak hartu eta hanka tartetik pasata lurrean utzi zuen nik har nezan. Orduantxe ikusi nuen bere aurpegitxoa. Koldorekin bildu eta hiruon besarkada goxoa izan zen. Ondoren Clara eta Mariaren zorion eta besarkadak, gure esker onak hor egoteagatik. Ohean sartu eta titiaren bila hasi zen segituan eta baita hartu ere. Zilbor hestearen taupadak eten zirenean moztu zuen Koldok, eta ordubete pasa ez zela bultz eginda atera zen plazenta, Mariak osorik zela baieztatu ta gero Koldok bere zati batekin batido bat egin zuen biok hartzeko.

Puntu beharrik ez nuen eta dena ondo zijoala ziurtatu ta gero deskantsatzen utzi ziguten Clarak eta Mariak.

Gure esker onak eman nahi dizkizuegu Josune, Clara, Maria, Igone eta Erika, aukera hau ematen jarraitzeagatik. 

Milesker, eta jarraitu horrela.