Lan-filosofia

Gure helburua osasun sistemak eskaintzen duen zerbitzuei alternatiba bat eraikitzea da. Erditze prozesuak nolakoa izan behar duen erabakitzeko eskubidea luzatzen dugu, horrela modu aske eta informatuan prozesua aurrera eraman ahal izateko, beti ere arduraz eta jakituriaz jokatuz.

Erditze-prozesuak modu egokienean aurrera jarrai dezan beharrezkoa da laguntza eta sostengu profesional bat alboan edukitzea. Honek gainera segurtasuna ematen du, emakumeek erditzeko duten berezko gaitasuna ahaztu gabe. Hori dena etxeak eskaintzen duen ingurugiro bero eta goxoari muzin egin gabe.

Zerbitzua familia guztiari zuzenduta dago, eta bikotearen zein seme-alaben partaidetza bermatzen da hala nahi izanez gero. Erditze-prozesu bakoitza berezia da, bakoitzak bere bitxitasunak ditu, eta gure lana modu pertsonalizatuan berezitasun horiek errespetatzea da, erditze-prozesua ahalik eta esperientzia politena eta pozgarriena izateko helburuarekin.

parto en el agua