Igone

  • Igone Eskudero Etxaniz (Oiartzun, Gipuzkoa, Euskal Herria)

Oiartzunen jaio nintzen, bertan egin nituen oinarrizko ikasketak eta hauek amaitu ondoren, Donostiako Erizaintza Unibertsitatean (EHU) ikasketak burutu nituen 2007-2010 urteen artean. 3 urtez erizain gisa lanean aritu ondoren, EIR-a egin nuen eta 2014-2016 urteen artean emagintza ikasketak egin nituen Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean.

Osasun zentroan eduki nuen emaginak etxeetako erditzeei buruz hitz egiten zidan eta poliki poliki, niretzat ezezaguna zen mundu zoragarri batekiko grina eta jakin mina sortu zitzaidan. Jakin min horrek bultzatuta, 2015. urtean Kataluniara joan nintzen, etxeeko erditzeen sehaskara; bertako emagin talde batekin kontaktuan jarri eta etxeko erditze batera joateko aukera suertatzeko gogoz. Zoriaren ondorioz nire helburuak bete gabe itzuli nintzen etxera.

2016. urtean Magale ezagutu nuen eta harremanetan egon ginen. Emagin formakuntza amaitu ondoren, Gipuzkoako osasun zentro desberdinetan lanean ibili nintzen, baita epe labur batean Donostiako ospitalean ere eta 2016ko Urriaz geroztik Zumarragako ospitalean.

2017an Bartzelonan , bertako emaginen erakundeak antolatzen duen “Atención al parto en casa” izeneko formakuntza egin eta urte bereko Apirilean Magalerekin lanean hasi nintzen.

parto en casa