Erditzea eta jaiotza uretan

Erditzean uraren erabilerak dituen onurak frogatzen ditu ebidentzia zientifikoak. Arrazoi hori medio, Magalek erditzeetara egokitutako igerilekua eskaintzen du, bai dilatazaioan bai erditzean.

parto en el agua

Ebidentzia zientifikoak dioena:

  • Dilatazio- zein egozte-fasean uretan egoteak lasaitasuna ematen du; eta, horrela, emakumea erabakiak argiago hartzeko gai da, kontrol handiagoa izatearen sentsazioarekin. (Richmond 2003; Hall and Holloway 1998).
  • Uraren erabilpena eragingarria da lasaigarri bezala, eta anestestesia epiduralaren erabilpena murrizten du erditzeak eragindako mina lausotzeko. (Cluett and Burns 2009).
  • Erditze prozesuan uretan egoteak ez du harreman zuzenik erditze-motarekin, ez Apgarren puntuazioarekin, ez infekzio neonatalekin, ezta unitate neonataleko sarrerarik ere. (Cluett and Burns 2009).
  • Erditzean zehar uraren erabilpenak gaixotze-tasa eta hilkortasun-tasa handitzen duen ebidentziarik ez dago. (Cluett and Burns 2009).
  • Zazpi erditze kliniko alderatu ziren dilatazio-aldia aztertzeko, eta uretan egondakoek erditze nabarmen laburragoa eduki zuten. Aztertzaileek zioten ez dagoela ebidentzia zientifikorik uraren eragina aztertzen duenik erditzearen hirugarren fasean (plazentaren argiztapenean), eta hori ikertzeko eskatu zuten. (MIDIRS 2008).
  • Bi ikerketa nagusi egin dira Erresuma Batuan:
    • Burns ikerlana (2001): 2359 emakumeren piszinan izandako arrisku baxuko erditzeak aztertu zituzten 1990 eta 1998 urte bitartean, eta ezaugarri bereko beste emakume batzuen erditzeekin alderatu zituzten (azken hauek ez zuten piszinarik erabili). Honako ondorioak atera zituzten: piszina erabili zuten emakumeek erditze naturala izateko aukera gehiago zuten, anestesia epiduralaren beharra txikiagoa zen, eta lehenerditzeentzat trauma perineala baxuagoa.
    • Beste ikerlanean arrisku baxuko eta uretan izandako 301 erditze aztertu zituzten. Ikerketak estadistikoki frogatu zuen uretan izandako erditzeetan dilatazioa zein egozte-fasea motzagoa dela, analgesiaren beharra urriagoa dela, eta trauma perineala era baxuagoa dela lehen erditzea duten emakumeentzat.