Clara

  • Clara Rosas Ubasart (Moia, Bartzelona, Herrialde Katalanak):

Moian jaio nintzen, Katalunia erdialdeko herri batean.

Bartzelonako Unibertsitatean erizaintza ikasi nuen, hau baita bidea emagina izateko. Argi nuen hori zela nire bokazioa, nire zaletasuna, nire etorkizuna. Erizaintza amaitu eta EIRa egin nuen. Emagin izateko kurtsoa non egin nahi nuen erabakitzeko aukera eman zidaten, eta Donostian egitea erabaki nuen.

Iritsi nintzenean tutore bat egokitu zitzaidan: Jerusalen Rodriguez. Hari esker etxeko erditzeen mundua zabaldu zitzaidan, niri aurrez arrotza egiten ez baitzitzaidan ere (Katalunia da Iberiar Penintsulan etxeko erditze kopuru altuena duen lurraldea). Etxeko erditzeekiko interes handia nuen, eta Jeruk laguntzaile bezala esperientzia hori bizitzeko aukera eman zidan. Pixkanaka, eskarmentua hartzen joan nintzen, Ospitalean lan egiteaz gain etxeetako erditzeetara joaten jarraitu bainuen.

Emagintza amaitu ondoren, Atencion al parto a Casa kurtsoa egin nuen, zeina Kataluniako Emaginen Asoziazioak eskaintzen duen.

Donostiako Ospitalean urte t’erdiz lan egin nuen, eta beste horrenbeste Tolosako anbulatorioan.

Bien bitartean, etxeko erditzeen proiektu bati ekin nion, baina taldekideen amatasunak proiektua alboratzea ekarri gintuen. Beste talde bat osatzeko aukera izan nuen,baina arrazoi beragatik ezin izan genuen lanean jarraitu. Hala ere, bi taldeekin asko ikasi dut, eta ahaztezinak izango diren esperientziak bizi ere bai.

Etxeko erditzeetarako taldea osatzeko zailtasun gehien ikusten nituen momentuan, Josune ezagutu nuen. Erditzea ulertzeko ikuspuntuak eta lan-metodologiak batzen gintuen, eta elkarrekin ongi moldatzen ginela ikusita, proiektu berriari ekin genion: Magale.

2017ean bukatu dut Osteopatiako ikasketak Escuela Internacional de Osteopatían eta osteopatiako zerbitzuak eskaintzen ditut Donostian. (Sakatu HEMEN informazio gehio lortzeko).

 2015-03-18_09.13.23