Etxeko erditzeei buruzko hitzaldiak

Bi hilabetetik behin, etxeko erditzeei buruzko hitzaldi informatiboak antolatzen ditugu.

Arlo zoragarri honi buruzko, egiazko eta eguneratutako informazioa jasotzeko aukera ezin hobea da baita gertuagotik elkar ezagutzeko ere.

Hitzaldi irekiak dira zeina gai honen inguruan sakontzeko interesa duen oro ongi etorria den; izan emakume, gizon, haur, osasun langile etab.

Era berean, hitzaldi hauetan, etxean erditu duten eta Magaleko familiaren partaide izan diren bikoteren baten testigantza entzuteko eta honekin gozatzeko aukera izango dugu.

Hurrengo hitzaldia Ekainaren 19an izango da, 17:00tatik 18:30etara Bioleku-n (Aldamar kalea 16, Donostia).

Izena emateko: info@magale.eus.