Erdiondoko babesa

“Eta gero, erdiondo dator. Garai ahaztua.
Haurdunaldian, askotan, erditzea jomuga dela uste dugu, helburua.
Erditzearen ondoren dena primeran joango dela. Izan ere, ez al gara egongo hodei arrosa batean, edoskitzaro zoragarria eta amestutako haurtxoaz gozatuz?
Inork ez gaitu aurreratzen edo prestatzen laugarren hiruhileko honetarako. Oso trantsizio ahaltsu eta potente baten ondoren, gure haurtxoarekin besoetan aurkituko garen garai honetarako.
Dagoeneko, fisika eta emozionalki zabaldu gara… Emozioen mendi errusiarra larruzko lorean dago.
Ama berria zainduta, babestuta egon behar da ahaltsu sentitzeko eta hori egiteko gai dela sinisteko. Etxeko hormak bota eta une berdinean dauden emakumeekin konektatu. Bere zalantzak argitzeko, errua gutxitzeko. Superemakumeak filmetan bakarrik daudela ulertzea…
Erabateko irekiera hori nola kudeatu , garai hau ukatu eta lapurtu diguten gizarte batean..
Eta, beraz, bakoitzari bere senak eskatzen diona, gizarteak exigitzen dionarekin konfrontatu eta kudeatu.”

Egoera berri honetan babesa emateko ordu bateko 10 saio prestatu ditugu, psikologa perinatala, emaginen eta fisioaren eskutik.

  • Jaiotza motak eta ondorioak, eta orain, zer egin dezaket nik?
  • Emozioak erditzean, errusiar mendi bat
  • Sexualitatea nola ulertu fase berri hau?
  • Anai-arrebak, nola egin?
  • Laguntzak eta sarea, nola kudeatu nire ingurua?
  • Nork bere burua zaindu, neure izate berria ezagutu
  • Zoru pelbikoaren berreskurapena, hipopresiboen hastapena