Anje

Eguberri eguneko bazkariarekin bat, lehenengo uzkurdurak sentitu nituen, bazkaria eta uzkurduren artean pasa nituen hiru bat ordu. 39. Astearen bukaeran egonik, Anje ezagutzeko unea gerturatzen hasi zela nabaria zen. Pentsatua genuen moduan, Anje gure etxean jaiotzea nahi genuen eta Josuneri deitu genion egoeraren berri emanez. Handik aurrera, gorputzak eskatzen zidanari kasu egin nion, Manexen konpainian eta ilunpetan, ibiltzera atera, euri lanbroaren freskura sentituz eta arnasketa lasaiak eginez. Uzkurdurak hor jarraitzen zutelarik baina oso eramangarriak, egoerara egokituak balira moduan. Etxera itzuli eta Irene eta Josunerekin elkartu ginen, egoera aztertu baina beti xamurtasun osoz eta Manex eta biok geneukan lasaitasun hori puskatu gabe.

Iluntzean, afaltzeko unea iritsita, Manex sukaldean afaria prestatzen eta ni baloian bueltaka eta etxean paseatzen. Afaria prestatzen laguntzera ere eskaini nintzen baina ez nuen denbora asko egin eta uzkurdurak sentituz jarraitzen nuen. Denbora batera berriro etxetik irteteko gogoa izan nuen eta halaxe egin genuen. Oraingoan eskaileretan ibiltzeko aholkatu zidaten Josune eta Irenek eta nik zintzo demonio kasu egin nien, bai horixe!, bidean aurkitzen nituen denak igo eta jeitsi nituen. Prozesua xuabe-xuabe baina aurrera zihoan, etxera itzuli eta Manex eta ni ginen etxean, Irene eta Josune afaltzera atera ziren, une oro asko zaintzen ari ziren gure intimitatea baina hor zeuden adi-adi denaren gainean.

Manexen masaila gozoak jasoz egon nintzen egongelan erdi etzanda argi gutxi eta musika lasaiarekin. Oso erlaxaturik nengoen eta une horretan erditze prozesuan nengoela pentsatzea zaila egiten zitzaidan eta zutik jarri nintzen uzkurdurei gehiago animatzeko esan nahian edo. Zutik jarri eta praust! Poltsa puskatu zen, hortik aurrera bai prozesua martxan jarri zela, uzkurduren intentsitatea erabat aldatu zen, Anjek kanpora irteteko motorra martxan jarri zuela nabaritu nuen eta handik gutxira jaiotze bidean aurrerapauso ederra eman zuela ere. Une oro, gorputzak eskatzen zidan posizioa hartzen joan nintzen, eta bazirudien denetan asmatzen nuela, zeren gorputz posizio aldaketa bakoitzeko aurrerapausoak ematen nituen. Anje ezagutzeko unea gertu zela sumatzen nuen eta orduan klabea izan zen Josune eta Irene eta Manexen lana. Hor zeuden eta sekulako segurtasuna ematen zidaten.Dena ezin hobe zihoan eta xuabe-xuabe bultzatuz Anje jaio zen!!! Lau hankatako posizioan nengoen eta Josunek hanka tartetik gora nire sabelerantz niregana pasatu zidan Anje. Jadanik ez zegoen nire tripan baina oraindik zilbor hesteak lotzen gintuen! A ze une majikoa!!!! Nire semea besoetan eta etxeko goxotasunean!!!

Irene eta Josunek goxo-goxo utzi gintuzten gure seme berriarekin, gure etxean eta lasai-lasai gozatzen eta deskantsatzen.

Mila muxu hirukote!!!!!GetAttachment

Agurtzane.