AmaBlai

preparación ala parto en el agua

AmaBlai erditze aurreko prestakuntza uretan egin ahal izateko zerbitzua da eta emagin profesionalek eskaintzen dute.

Egungo ikerketek behin eta berriz frogatu dute haurdunaldian zehar neurriz egindako ariketa fisikoak dituen onurak. Hau honela izanik, AmaBlai-rekin haurdunaldian zehar ariketa fisikoa egiteko aukera eta era berean urak eskaintzen duen grabitate eza uztartu nahi izan ditugu.

Ura tresna gisa erabilita, gorputza modu eraginkor eta arin batean lantzeko aukera eskaini nahi dugu, lesioak jasateko arrisku baxuagoarekin.

Ikastaroa 10 saioz osatuta egongo da, saio bakoitzak 60 minutuko iraupena izango du eta astean behin eskainiko da. Saio hauetan indarra, malgutasuna, arnasketa gaitasuna eta bihotz gaitasuna landuko dira.

Ikastaroan lortzen diren onurak ondorengoak dira:

  • Erditze normal bat izateko aukerak areagotzen dira eta zesarea arriskua gutxitzen da.
  • Ama eta haurraren arteko lotura errazten du.
  • Haurdunaldian zehar arazoak izateko arriskua gutxitzen da; haurdunaldiko diabetesa esate baterako.
  • Haurdunaldian zehar ohikoak diren min edo eragozpenak baretzen laguntzen du; esate baterako ziatikako edo bizkar aldeko minak.
  • Endorfina gehiago jariatzen dira eta norbere ongizatea eta baita haurrarera ere areagotzen dira.
  • Haurraren garunaren garapena errazten du.
  • Haurdunaldian zehar sortutako zalantzak, bai haurdunaldiari buruzkoak eta baita erditzeari buruzkoak ere, argituko dira saioetan zehar.

Noiz hasi?: Haurdunaldiko 12.astetik aurrera eta 10 saioko multzoa haurdun dagoen emakumeak nahi bestetan errepikatzeko aukera izango du. Hilabeteko edozein unetan hasi daiteke. Emakumeak saio guztiez gozatzeko aukera izango ez balu lehenago erditu duelako, dagokion zatia itzuliko zaio.

Salneurria 10 saioko ikastaroa:

Usabal Kiroldegia bazkidentzat: 125€

Usabal Kiroldegia ez bazkidentzat: 175 €

Ikastaroa hilabeteko edozein asteazkenean hasi daiteke. Ikastaroa bukatu baino lehen erditzen duten emakumeei diru proportzionala bueltatuko zaie.

Ordutegia: Asteazkenetan 12:00tatik-13:00tara.

Se puede iniciar el curso en cualquier momento del mes y del año. En caso de dar a luz antes de poder disfrutar de todas las clases se devolvería la parte proporcional.

Lekua: Usabal Kiroldegia ( Tolosa) igerilekuetan.