2017ko FAMILIEN TOPAKETA

Duela egun batzuk Magaleko familien hirugarren elkarretaratzea ospatzeko zortea izan genuen. Antolaturiko askarian, azken urte honetan lagun izan ditugun familietako batzuekin elkartu ginen. Familia batzuk ezin izan zuten bertaratu baina hemendik jakinarazi nahi dizuegu zuen hutsunea nabaritu genuela; baina ziur gaude aurreraxeago elkar ikusteko aukera izango dugula.

Arratsalde lasaia izan zen. Emaginok pixka bat lehentxeago elkartu ginen azken orduko gauzatxoak borobiltzeko. Izugarrizko gogoa genuen bilera hau ospatzeko!
Poliki poliki, familiak agertzen hasi ziren beraien haurtxoekin, anai-arrebekin, bikoteak… Muxuak, besarkadak, irribarreak. Harrigarria izan zen txikitxoak hain hazita ikustea!
Zuen artean aurkeztu zintuztegun eta nahigabean, giro alaia, goxoa eta konplizitatez beterikoa sortu zen.
Erditze prozesuan dagoen familia eta dagozkion emagin gosetuak hiru urtez elikatzeko adina janari zegoen mahai gainean. Eskerrik asko zuetako bakoitzak askaltzeko ekarritakoagatik.
Guzti hau horrela, zuen lagunarteaz gozatuz, eta bidelagun izateko ohorea izan dugun jaiotza bakoitzeko une dibertigarriak, gogor eta baita oso goxoak ere oroitu genituen. Batez ere, zuetako bakoitzaren begiradez gozatu genuen, emakumeenez, zeinak zuen erditzearen jabe izanaren indarrez beterik, bake sakonez blai distira zerieten.

Mila esker zuen familien kide izaten uzteagatik, Magale errealitate bat izatea ahalbidetzeagatik eta urtez urte gehiago haziz eta ikasiz jarraitzeko aukera eskaintzeagatik. Erabat nabarmendu nahi genuke oso zorioneko sentitzen garela eta zuek gabe guzti hau ezingo litzatekeela ahalbidetu.

parto en el agua

Familien topaketa 2017

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude