Etxeko erditzeak

Etxeko erditzeak

Emakumeak erditzeko dugun ahalmen eta gaitasuna berresten ditugu giro intimo eta epelean. Hauek dira eskaintzen dizkizugun zerbitzuak:

Etxean erditzea

Magaleren zerbitzu nagusia da hau. Bikoteek erditze-prozesu guztia etxean gozatzeko aukera dute.

Zergatik etxean erditu?

Ebidentzia zientifikoak, etxeko erditzeak, arrixku baxukoak direnean, ospitalekoak bezain seguruak direla adierazi du. Gainera, morbilidadea, hau da, konplikazioen portzentaia, baxuagoa da etxeetan.  Arrixku baxuko erditze bat izateko, baldintza batzuk bete behar dira: 

  • Erditze planeatua izatea, 37.astetik 42. astera izatea.
  • Ume bakarra izatea eta buruz behera egotea.
  • Analitika eta ekografia zuzenak izatea.
  • Bi emagin egotea.
  • Etxeko erditze bat aukeratzen duten familien arrazoi nagusiak, etxeko intimatea eta goxotasuna, erditzean egongo diren emaginak aldez aurretik ezagutzea, eta prozesuaren erritmo naturalak errespetatzea dira.
  • Ez dugu denbora protokolorik, hau da, emakumeak x zentímetro orduro dilatatzearen beharrik ez dugu. Dena ondo dagoen bitartean, ez daukagu presarik.

Erditzea aurrera ez badoa, teknika naturalak eta posturalak erabiliko ditugu gorputza orekatzeko eta umea ondo kokatzeko, dilatazioa eta umearen jaitsiera lagunduz. Teknika hauek mexikoko partereetan eta spinning babies-en oinarrituta  daude.

Ez ditugu takto baginalarik egiten orokorrean. Egoera argi ez dagoenean bat egitea eskeini dezakegu baina salbuespenak dira, erditze batean, dilatazioa baino inportanteagoa hainbat gauza bait dira.

Aromaterapia jarri eta masajeak ematen ditugu erditzeetan. Jatea eta edatea ere gomendatzen dizuegu, hidratazioa eta energia altua mantentzeko. Erditze piszina bat eramaten degu, eta bertan, dilatatu edo erditu dezakezu. Bikotea ere piszinan sartu daiteke nahi izanez gero. Etxean protagonistak zuek zarete eta gu gonbidatuak gara, beraz, famili bakoitzaren beharretara egokitzen gara.

Ez dago erditzeko toki ideal bat. Erditzea ondo juteko beharrezkoak diren hormonak oso lotsatiak dira, eta emakumea lasai eta ondo sentitzen den tokian errexago egingo dute bere lana. Batzuk ospitalean lortzen dute sentsazio hori eta beste batzuk etxean.

Nola hasi prozesu honekin?

Nahiz eta lehendabiziko bixita 22-24. astean izan, argi dutenentzat, gurekin kontaktuan lehen bai lehen jartzea gomendatzen degu, hilabete batzuk oso azkar betetzen direlako.

Gure zerbitzu osatzen dute:

  • Lehenengo bixita:  Elkarrekin ezagutzeko da, informazioa, galderak eta zuen zalantzak etab azaltzeko.  Bixita hau egin eta ondoren, aurrera jarraitu nahi dezuten erabakitzeko egun batzuk uzten dizkizuegu.
  • Bigarren bixita:  haurdunaldiko datuak jasotzen ditugu, analitikak, ekografia, eta umeei protokoloki egiten diren interbentzio batzuei buruz ( bitamina k, antibiotikoak begietan..) hitz egiten dugu. Gauza bakoitza zer den eta zergatik egiten duten azalduko dizuegu, eta honi buruz ikerketak bidaliko dizkizuegu, zuek erabakitzeko zer egin nahi dezuten.
  • Hirugarren bixita: Erditzean zerbait geratzeari beldur hoiek landuko ditugu gauza guztiei izena jarriz. Konplikazioei buruz hitz egiten dugu, arrisku faktoreak, portzentaiak, zer egingo genezake egoera bakoitzean. Ez da beldurtzeko asmoarekin, baina oinak lurrean eukitzea inportantea da. Bixita hau asko gustatzen zaie familiei, askoz lasaiago gelditzen direlako.
  • Laugarren bixita, irekia da, eta emakume edo famili bakoitzaren behar eta nahi ezberdinetara egokituta dago.
  • Bostgarren bixita, 37.astean egiten dugu. Erditzeari buruz hitz egiten dugu, nola hasi daiteke, ze faseak dauden, noiz deitu eta, etxeko erditze plan bat betetzen dezute.
  • Seigarren bixita, 39.astean, emakumeak oraindik ez badu erditu. Palpazioa, ariketak, zalantzak argitzen ditugu etab
  • Erditzea lehen azaldu degun moduan.
  • Erdiondoko bi bixitak: Bat erditu eta 24 orduetara, eta beste 3. edo 4. egunean, amaren eta umearen ebaluazio eta zainketak egiteko, zalantzak argitzeko, edoskitzean laguntzeko behar bada.

Prozesu guzti honen prezioa 2900€ da eta zatika ordaintzen da:

  • 150€ bisita bakoitza (totalatik kentzen da) seigarren bixita prezioan sartuta dago.
  • 1800€ bi emaginen 24.orduko 5 asteko guardia
  • 350€ erditzea
  • Erdiondoko bi bixitak barne daude

*Lehendabiziko 4 bisita Magale Etxean izango dira eta gainontzekoak familien etxeetan eskainiko dira. Familien etxea Magale Etxe-tik edo Derio-tik baino 15km urrutiago baldin badago ordaindu beharko da Kilometrajea aparte.

Uretan erditzea

Magalek erditzeetara egokitutako igerilekua eskaintzen du, bai dilatazaioan bai erditzean.

Zertan datza?

Erditzean uraren erabilerak dituen onurak frogatzen ditu ebidentzia zientifikoak:

  • Dilatazio- zein egozte-fasean uretan egoteak lasaitasuna ematen du; eta, horrela, emakumea erabakiak argiago hartzeko gai da, kontrol handiagoa izatearen sentsazioarekin. (1).
  • Uraren erabilpena eragingarria da lasaigarri bezala, eta anestestesia epiduralaren erabilpena murrizten du erditzeak eragindako mina lausotzeko. (2).
  • Erditze prozesuan uretan egoteak ez du harreman zuzenik erditze-motarekin, ez Apgarren puntuazioarekin, ez infekzio neonatalekin, ezta unitate neonataleko sarrerarik ere. (3).
  • Erditzean zehar uraren erabilpenak gaixotze-tasa eta hilkortasun-tasa handitzen duen ebidentziarik ez dago. (4).
  • Zazpi erditze kliniko alderatu ziren dilatazio-aldia aztertzeko, eta uretan egondakoek erditze nabarmen laburragoa eduki zuten. Aztertzaileek zioten ez dagoela ebidentzia zientifikorik uraren eragina aztertzen duenik erditzearen hirugarren fasean (plazentaren argiztapenean), eta hori ikertzeko eskatu zuten. (5). Bi ikerketa nagusi egin dira Erresuma Batuan:
    • Burns ikerlana (2001): 2359 emakumeren piszinan izandako arrisku baxuko erditzeak aztertu zituzten 1990 eta 1998 urte bitartean, eta ezaugarri bereko beste emakume batzuen erditzeekin alderatu zituzten (azken hauek ez zuten piszinarik erabili). Honako ondorioak atera zituzten: piszina erabili zuten emakumeek erditze naturala izateko aukera gehiago zuten, anestesia epiduralaren beharra txikiagoa zen, eta lehenerditzeentzat trauma perineala baxuagoa.
    • Beste ikerlanean arrisku baxuko eta uretan izandako 301 erditze aztertu zituzten. Ikerketak estadistikoki frogatu zuen uretan izandako erditzeetan dilatazioa zein egozte-fasea motzagoa dela, analgesiaren beharra urriagoa dela, eta trauma perineala era baxuagoa dela lehen erditzea duten emakumeentzat.

 

Erreferentziak:

1- Richmond 2003; Hall and Holloway 1998
2, 3 eta 4- Cluett and Burns 2009
5- MIDIRS 2008

Dilatazioa etxean

Zertan datza?

Bi emaginen laguntza eta babesarekin dilatazio prozesu osoa etxean egitean datza eta erditzearen amaiera, egoztea, ospitalean izango da. Modu honetan, erditzearen zatirik luzeena etxean igaro daiteke esperientzia duten bi emaginen laguntzarekin familia askorentzako ospitaleak eskaintzen duen segurtasunari uko egin gabe.

Zergatik aukeratu etxean dilatatzea?

1. Erditzean zehar eskuhartzea izateko eta zesarea edukitzeko probabilitatea gutxitzen delako.

Hainbat ikerketek frogatu dute, erditzearen fase aktiboan ospitaleratzeak zesarea tasa eta erditzean zeharreko eskuhartzea gutxitzen duela. (3,4,5).

66.539 emakumez osatutako lagin bat zuen ikerketa batek (6), lehen haurra espero zuten emakumeek zuten zesarea izateko probabilitatea aztertu zuen eta eragin zuzenena zuen faktorea, ospitaleratzeko unean emakumeek zuten dilatazioa zela argitaratu zuen. Emaitzetan, ondorengoa ikus daiteke:

  • Zesarea izateko %45eko arriskua emakumea 1 zm edo gutxiagoko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %25eko arriskua emakumea 1 zm eta 3 zm arteko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %14ko arriskua emakumea 4 zm-ko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %10eko arriskua emakumea 5 zm edo gehiagoko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.

2. Erditzearen lehen zatian babesa izateko.

Beste ikerketa batek ondorengoa adierazi zuen: Emakumeei askotan zaila egiten zaie erditzearen fase aktiboan noiz dauden jakitea eta beraz ospitalera joateko unerik egokiena zein den jakitea. Askotan bakarrik eta baliabide gutxirekin sentitzen dira fase honi aurre egiteko (7).

3. Dilatazioan zehar zein profesionalen laguntza izango duten jakitea.

Aldez aurretik pertsona hauek zein izango diren jakiteak, erditzean ager daitekeen beldur pertzeptzioa gutxitu dezake (8).

4. Aromaterapia erabiltzea eta uretan murgiltzea.

Erditzearen egunean, familiarentzako eskuragarri izango ditugu erditze igerilekua eta aromaterapia. Bi baliabide hauek hainbat ikerketek zabalki onartu dituzte mina maneiatzerako garaian (1,2).

5. Haurraren taupadak aldizka entzutea.

Arrisku baxuko erditzeetan, haurraren ongizatea kontrolpean izateko era aldizkakoa izatea gomendatzen da. Monitorizazio jarraitua ez da gomendatzen izan ere, amaren mugikortasuna mugatzen du, amaren estren maila areagotzen du eta zesarea kopurua areagotzen du; aldiz, ama-haur morbimortalitatea ez du gutxitzen monitorizazio jarraitua egiteak.

Zure neurrira

Zerbitzu honek, egun handian hartatzea eskaintzeaz gain, ondorengoa eskaintzen du:

  • Haurdunaldian zehar eta erdiondorengo lehenengo astean, Whatsapp, email edo telefono bidez sor daitezkeen zalantzak argitzeko aukera.
  • Haurdunaldia eta erditzea modurik egokienenan bizitzeko, beharrezkoa den informazioa haurdunaldian zehar egingo diren sei bisitetan eskainiko da: elikadura, superelikagaiak, ariketa fisikoa, jarrera ohiturak, erditzean lagungarriak diren teknikak, erditzearen faseak eta hauetako bakoitzean erabili daitezkeen baliabideak, mina erditzean, bikotekidearen papera erditzean, erditze plana etab.
  • Erditzearen egunean, familiarentzako eskuragarri izango ditugu erditze igerilekua eta aromaterapia. Bi baliabide hauek hainbat ikerketek zabalki onartu dituzte mina maneiatzerako garaian (1,2).
  • Erdiondorenean etxean bisita bat sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta amagandiko edoskitzean babesa eskaintzeko horrela nahi bada.

Prozesu guzti honen prezioa 2900€ da eta zatika ordaintzen da:

  • 150€ bixita bakoitza (seigarrena prezioan barne dago)
  • 1800€ bi emaginen 24.orduko 5 asteko guardia
  • 350€ dilatazioa
  • Erdiondoko bi bixitak barne daude

*Lehendabiziko 4 bixitak Magale Etxean izango dira eta gainontzekoak familien etxeetan eskainiko dira.

 

Erreferentziak:

1- Cluett ER, Burns E, Cuthbert A. Immersion in water during labour and birth. Cochrane Database of Systematic Reviews 2018, Issue 5. Art. No.: CD000111. DOI: 10.1002/14651858.CD000111.pub4.

2- Ghiasi, A., Hasani, M., Mollaahmadi, L., Hashemzadeh, M., Haseli, A. The effect of aromatherapy on labor Pain relief: a systematic review of clinical trials. The Iranian Journal of Obstetrics, Gynecology and Infertility, 2017; 20(2): 89-105. doi: 10.22038/ijogi.2017.8719

3- Rota A, Antolini L, Colciago E, Nespoli A, Borrelli SE, Fumagalli S. Timing of hospital admission in labour: latent versus active phase, mode of birth and intrapartum interventions. A correlational study.Women Birth. 2017 Oct 17. pii: S1871-5192(17)30279-2. doi: 10.1016/j.wombi.2017.10.001

4- Davey, Mary-Ann et al. Influence of timing of admission in labour and management of labour on method of birth: Results from a randomised controlled trial of caseload midwifery (COSMOS trial). Midwifery , Volume 29 , Issue 12 , 1297 – 1302

5- Neal JL, Lowe NK, Phillippi JC, et al. Likelihood of cesarean delivery after applying leading active labor diagnostic guidelines. Birth. 2017;44:128–136. https://doi.org/10.1111/birt.12274

6- M A Kominiarek, P VanVeldhuisen, K Gregory, M Fridman, H Kim, J U Hibbard. Intrapartum cesarean delivery in nulliparas: risk factors compared by two analytical approaches. Journal of Perinatology volume 35, pages 167–172 (2015)

7- Beake, RM, MA, Research Associate, Sarah et al. Experiences of early labour management from perspectives of women, labour companions and health professionals: A systematic review of qualitative evidence. Midwifery , Volume 57 , 69 – 84

8- Hildingsson, Ingegerd et al. Women with fear of childbirth might benefit from having a known midwife during labour. Women and Birth. 2018.04.014

9- Oladapo OT, Tunçalp Ö, Bonet M, Lawrie TA, Portela A, Downe S, Gülmezoglu AM. WHO model of intrapartum care for a positive childbirth experience: transforming care of women and babies for improved health and wellbeing. BJOG 2018; 125:918–922.