«Erditze aurreko asteetako hitzorduak elkar ezagutzeko garrantzitsuak izan ziren eta erditze eguneko plana osatzen joan ginen pixkana pixkana.»

“Gure potxola”

Nire laugarren haurdunaldia zen eta erditzea non eta nola izatea nahi nuen ez nuen argi. Haurdunaldiko 34. astean nengoen lagun batek esan zidanean: “Etxean erditzea zer iruditzen zaizu?”. Ez zitzaidan ideia txarra iruditu eta informazioa biltzen hasi nintzen.

Horrela ba Clara eta Josunerikin topo egin nuen, bi neska gazte. Horrek erreparo pixkat eman zidan hasera batean ni beraiek baino 8 urte zaharrago bainintzen. Bainan beraien emagin esperientzia zabala azaldu zidatenean argi geratu zitzaidan profesionalak zirela eta gainera bokazio berezia eta inplikazio esanguratsua zutela beraien lanean. Eta horrela adierazi zidaten nire erditzean eta ondorengo egunetan.


Erditze aurreko asteetako hitzorduak elkar ezagutzeko
garrantzitsuak izan ziren eta erditze eguneko plana osatzen joan ginen pixkana pixkana, oso interesgarria eta garrantzitsua niretzat. 

Erditzean gertatu daitezkeen arriskuetaz arratsalde oso bat eman genuen hizketan eta kasu bakoitzean nola jokatuko luketeen azaldu ziguten. 


Protokoloak pertsonalizatzen joan ginen eta eta horrek egoera kontrolatuta izaten laguntzen zidan. Erditzea nola izango zen, haurrari eta neri zer egingo ziguten erabakitzen joan ginen. Erditzea gure esku zegola sentitu nuen eta hori asko gustatu zitzaidan. 

Haurra uretan izateko aukera eman zidaten, nik ez nuen erabili. Jaio ondoren haurrari aplikatu beharreko protokoloa ere aurrez hitzartua izan zen, hau ere guk erabaki genuen. Beste gure 3 haurrei hospitalean aplikatu zizkieten protokolen berri izan nuen, ordurarte inork azaldu gabekoak. 


Beraiek argi dute erditzea etxean aurrera eramatea momenturen batean segurua ez bada hospitalera zuzenduko ginatekela eta jarrera hori lasaigarria zen guretzat.

Dena ondo joan zen nire erditzean, inongo arazorik gabe. Dilatazioa ahal zen ondoen eraman nuen, presarik ez zegoen, ez zitzaigun axola 3 edo 7 zentimetro dilataturik nengoen, behar zen denbora guztia hartu zuten emaginek eta gorputzari bere martxa ez zioten oztopatu. Bitarte horretan, begi bat nire gainean izan zuten (batere molestatu gabe, lagunkoi) eta aldi berean profesional on bezela A eta B planeko instrumental eta medikazioa behar izanez gero hantxe prest zituzten era disimulatu eta txukunean.

Haurra erditu ondoren plazenta umetegitik erabat askatu arte itxarotea erabaki genuen eta benetan zoragarria izan zen haurra jaio ondoren bi ordu gure etxeko sofan etzanda egotea, txikitxoa nire gainean nuela, titian jarrita, zilbor estea zintzilik taupadak erabat gelditu arte. Erditzea oso egoera lasai eta erlaxatuan izan zen, oxitozina hormonak bere lana bikain egin ahal izan zuen eta nahiz eta nire laugarren erditzea izan umetegia bere horretara txikitzen joan zen oxitozina kimikorik erabili gabe.

Plazenta kanporatu ondoren komunetik pasa eta nire ohera joan nintzen nire haurtxoarekin, biok etxeko goxotasun eta lasaitasunean geunden aitatxo, Clara eta Josunerekin. Haurra jaio eta hurrengo 4 ordutan etxean egon ziren gu biok zaintzen (bizkotxo goxoa jan, zuku bat edan, komunean lagundu…) eta aitari komuna eta sala txukuntzen ere lagundu zioten bai! Beno, lasaitasuna anai zaharrenak etortzearekin bukatu zen, baina hunkigarria eta polita ere bazen.

Txikitxoak oso kolore ona izan zuen lehen orduetatik, beste anaiek izan zutena bainan hobea. Nire errekuperazioa ere aurreko kasuetan bainan hobea izan zen (beste 3 erditzeak ere naturalak izan ziren, bainan hospitalean), indartsu nengoen. Ondorengo egunetan emaginek jarraipen zehatza egin ziguten Uxue eta bioi, lagungarri eta lasaigarri guretzat.

Erditzearen inguruko erabaki guztiak hitzartu eta komentatzea asko eskertu nuen zerbait izan zen. 


Niretzat oso garrantzitsua izan zen baita ere erditze egunean inongo presarik gabe aritu izana, egoera bakoitzera adaptatzeko gorputzak behar izan zuen denbora errespetatuz. Berriro erditu beharra izango banu, hauxe bera errepikatuko nuke.

Bejondeizuela Clara eta Josune! Horrelako gogo eta inplikazioarekin urte askoan jarraitu dezazuela.