Dilatazioa etxean

Back To Shop

Dilatazioa etxean

2.900

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Mezu
 bat bidali edo deitu informazio gehiago jakiteko.

Agortuta

Kategoria

Deskribapena

Bi emaginen laguntza eta babesarekin dilatazio prozesu osoa etxean egitean datza eta erditzearen amaiera, egoztea, ospitalean izango da.

Zertan datza?

Modu honetan, erditzearen zatirik luzeena etxean igaro daiteke esperientzia duten bi emaginen laguntzarekin familia askorentzako ospitaleak eskaintzen duen segurtasunari uko egin gabe.

Zergatik aukeratu etxean dilatatzea?

1. Erditzean zehar eskuhartzea izateko eta zesarea edukitzeko probabilitatea gutxitzen delako.

Hainbat ikerketek frogatu dute, erditzearen fase aktiboan ospitaleratzeak zesarea tasa eta erditzean zeharreko eskuhartzea gutxitzen duela. (3,4,5).

66.539 emakumez osatutako lagin bat zuen ikerketa batek (6), lehen haurra espero zuten emakumeek zuten zesarea izateko probabilitatea aztertu zuen eta eragin zuzenena zuen faktorea, ospitaleratzeko unean emakumeek zuten dilatazioa zela argitaratu zuen. Emaitzetan, ondorengoa ikus daiteke:

  • Zesarea izateko %45eko arriskua emakumea 1 zm edo gutxiagoko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %25eko arriskua emakumea 1 zm eta 3 zm arteko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %14ko arriskua emakumea 4 zm-ko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.
  • Zesarea izateko %10eko arriskua emakumea 5 zm edo gehiagoko dilatazioarekin ospitaleratzen baldin bazen.

2. Erditzearen lehen zatian babesa izateko.

Beste ikerketa batek ondorengoa adierazi zuen: Emakumeei askotan zaila egiten zaie erditzearen fase aktiboan noiz dauden jakitea eta beraz ospitalera joateko unerik egokiena zein den jakitea. Askotan bakarrik eta baliabide gutxirekin sentitzen dira fase honi aurre egiteko (7).

3. Dilatazioan zehar zein profesionalen laguntza izango duten jakitea.

Aldez aurretik pertsona hauek zein izango diren jakiteak, erditzean ager daitekeen beldur pertzeptzioa gutxitu dezake (8).

4. Aromaterapia erabiltzea eta uretan murgiltzea.

Erditzearen egunean, familiarentzako eskuragarri izango ditugu erditze igerilekua eta aromaterapia. Bi baliabide hauek hainbat ikerketek zabalki onartu dituzte mina maneiatzerako garaian (1,2).

5. Haurraren taupadak aldizka entzutea.

Arrisku baxuko erditzeetan, haurraren ongizatea kontrolpean izateko era aldizkakoa izatea gomendatzen da. Monitorizazio jarraitua ez da gomendatzen izan ere, amaren mugikortasuna mugatzen du, amaren estren maila areagotzen du eta zesarea kopurua areagotzen du; aldiz, ama-haur morbimortalitatea ez du gutxitzen monitorizazio jarraitua egiteak.

Zure neurrira

Zerbitzu honek, egun handian hartatzea eskaintzeaz gain, ondorengoa eskaintzen du:

  • Haurdunaldian zehar eta erdiondorengo lehenengo astean, Whatsapp, email edo telefono bidez sor daitezkeen zalantzak argitzeko aukera.
  • Haurdunaldia eta erditzea modurik egokienenan bizitzeko, beharrezkoa den informazioa haurdunaldian zehar egingo diren lau bisitetan eskainiko da: elikadura, superelikagaiak, ariketa fisikoa, jarrera ohiturak, erditzean lagungarriak diren teknikak, erditzearen faseak eta hauetako bakoitzean erabili daitezkeen baliabideak, mina erditzean, bikotekidearen papera erditzean, erditze plana etab.
  • Erditzearen egunean, familiarentzako eskuragarri izango ditugu erditze igerilekua eta aromaterapia. Bi baliabide hauek hainbat ikerketek zabalki onartu dituzte mina maneiatzerako garaian (1,2).
  • Erdiondorenean etxean bisita bat sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta amagandiko edoskitzean babesa eskaintzeko horrela nahi bada.

*Donostiatik 30 km baino urrunago dauden lekuetan, joan etorriko bidesariak ordaindu beharko dira eta lekualdatzea 0,40€/km izango da. Zerbitzu hauek guztiak familien etxeetan eskainiko dira.

Erreferentziak:

1- Cluett ER, Burns E, Cuthbert A. Immersion in water during labour and birth. Cochrane Database of Systematic Reviews 2018, Issue 5. Art. No.: CD000111. DOI: 10.1002/14651858.CD000111.pub4.

2- Ghiasi, A., Hasani, M., Mollaahmadi, L., Hashemzadeh, M., Haseli, A. The effect of aromatherapy on labor Pain relief: a systematic review of clinical trials. The Iranian Journal of Obstetrics, Gynecology and Infertility, 2017; 20(2): 89-105. doi: 10.22038/ijogi.2017.8719

3- Rota A, Antolini L, Colciago E, Nespoli A, Borrelli SE, Fumagalli S. Timing of hospital admission in labour: latent versus active phase, mode of birth and intrapartum interventions. A correlational study.Women Birth. 2017 Oct 17. pii: S1871-5192(17)30279-2. doi: 10.1016/j.wombi.2017.10.001

4- Davey, Mary-Ann et al. Influence of timing of admission in labour and management of labour on method of birth: Results from a randomised controlled trial of caseload midwifery (COSMOS trial). Midwifery , Volume 29 , Issue 12 , 1297 – 1302

5- Neal JL, Lowe NK, Phillippi JC, et al. Likelihood of cesarean delivery after applying leading active labor diagnostic guidelines. Birth. 2017;44:128–136. https://doi.org/10.1111/birt.12274

6- M A Kominiarek, P VanVeldhuisen, K Gregory, M Fridman, H Kim, J U Hibbard. Intrapartum cesarean delivery in nulliparas: risk factors compared by two analytical approaches. Journal of Perinatology volume 35, pages 167–172 (2015)

7- Beake, RM, MA, Research Associate, Sarah et al. Experiences of early labour management from perspectives of women, labour companions and health professionals: A systematic review of qualitative evidence. Midwifery , Volume 57 , 69 – 84

8- Hildingsson, Ingegerd et al. Women with fear of childbirth might benefit from having a known midwife during labour. Women and Birth. 2018.04.014

9- Oladapo OT, Tunçalp Ö, Bonet M, Lawrie TA, Portela A, Downe S, Gülmezoglu AM. WHO model of intrapartum care for a positive childbirth experience: transforming care of women and babies for improved health and wellbeing. BJOG 2018; 125:918–922.